Kaixo!
Aste hauetan beste proposamen batekin gatoz!!! Aste osoko plangintza bat osatu dugu egunero ekintza berri bat egiteko aukera izango duzuelarik!
Astelehenetan Ikastetxeen arteko erronkak izango ditugu.
Astearte eta ostegunetan: Gorputza astintzeko saioak izango ditugu eta youtubeko Kirolaisiren kanalean izango dituzue ikusgai. Hona hemen esteka: https://www.youtube.com/channel/UCASMuwJ4LdWqeo5Ghf38sSQ
Asteazkenetan: Sukaldaritza osasuntsua. Errezeta ezberdinak probatzeko aukera izango duzue. Youtubeko kanalean jarraitu ahal izango duzue hau ere.
Ostiraletan: Jolasak sortzen
– Plangintza Maiatzak 4- 8
Astelehen honetako erronka, pausu kontaketarekin jarraitzeko da, baina oraingo honetan ikastetxe guztiek antolakuntzaren aurka lehiatuko duzue. Hona hemen datuak sartzeko galdetegia:
https://forms.gle/xFEHKarE4nadQrfR7
ANIMOOOOO!!!
- Plangintza Apirilak 27- MAiatzak 1
Astelehen honetako erronka:
Zein ikastetxen emango ditu pausu gehien?
Pasuak honako galdetegian jaso ditzakezue https://forms.gle/RbEjvD395syLJqjk7.
ANIMO!