Hasiera » Hezkunta Eskaintza
2 urtetik 6 urte bitarteko ikasleei dagokien etapa da hau. Taldeari zein norberari egokitutako hezkuntza euskalduna dugu helburu; Lezo barnean, etxetik hurbil eta herritarra.
OINARRIZKO HELBURUAK
- Harremanak HAUNDITU
- Besteekin eta besteen ondoan JOLASTEN IKASIZ
- Autonomia hartu eta SENDOTU
- Arreta mantentzea LORTU
- Modu askotara KOMUNIKATU
- Arauak bete eta ONARTU
- Ingurunea EZAGUTU
- Koordinazioa eta gorputzaren kontrol dinamiko orokorra TREBATU
- Erritmo, doinu eta kantak ezagutu, entzun, eta GOZATU
- Inguruko material desberdinak ezagutu eta berarekin ESPERIMENTATU
ETAPAKO PROIEKTUAK
Etapa honetan landuko ditugun proiektuak hauek dira:
MUSIKA
Haur Hezkuntzatik hasita musikarekiko hurbilpen ludiko eta jostagarria dugu helburu. Era berean, hainbat kontzeptu musikaletan sakontzeko bideak jorratzen ditugu. Astero ahotsa, garaiera, erritmoa, dantza, entzunaldiak lantzen ditugu saio batean. Tomas Garbizu Musika Eskolarekin elkarlan estua daukagu.
INGELESA
Lehen Hezkuntzan Eusko Jaurlaritzaren INEBI Proiektuari (INgelesa Edukien BIdez) jarraitzen zaio.
INFORMATIKA
Gaurko jendartean ezinbestekoa da Informazio eta Komunikazio teknologia berriak erabiltzen jakitea. Beraz, gai hau gure eguneroko praktikan txertatu behar dugu, gure ikasleak eguneroko bizitzarako prestatzeko asmoz.
Ikasgeletan ordenagailu bana dago eta, honetaz gain, informatika gela dugu non arlo desberdinekin lotutako gaiak lantzen ditugun.
PSIKOMOTRIZITATEA
Gela eta profesional espezializatuak ditugu psikomotrizitatea modu eraginkorrean lantzeko.
6 urtetik 12 urte bitarteko ikasleei dagokien etapa da hau. Taldeari zein norberari egokitutako hezkuntza euskalduna dugu helburu; Lezo barnean, etxetik hurbil eta herritarra.
Etapa honetan landuko ditugun proiektuak hauek dira:
MUSIKA
Haur Hezkuntzatik hasita musikarekiko hurbilpen ludiko eta jostagarria dugu helburu. Era berean, hainbat kontzeptu musikaletan sakontzeko bideak jorratzen ditugu. Astero ahotsa, garaiera, erritmoa, dantza, entzunaldiak& lantzen ditugu saio batean. Musika Eskolarekin elkarlan estua daukagu.
INFORMATIKA (IKT)
Gaurko jendartean ezinbestekoa da Informazio eta Komunikazio teknologia berriak erabiltzen jakitea. Beraz, gai hau gure eguneroko praktikan txertatu behar dugu, gure ikasleak eguneroko bizitzarako prestatzeko asmoz. Ikasgeletan ordenagailu bana dago eta, honetaz gain, informatika gela dugu, non arlo desberdinekin lotutako gaiak lantzen ditugun.
GORPUTZ HEZKUNTZA
Lehen Hezkuntzan hasten dira gorputz hezkuntza era sistematikoan lantzen, astean bi saio dutelarik. Jolasak eta kirol desberdinen hastapena dira lantzen diren alderdiak. Ariketa fisikoa eginez gozatzea eta norberaren osasunerako duen garrantziaz ohartzea ditugu helburu.
Gure ikasleei ariketa fisikoa egiteko modu ezberdin ugari dagoela erakutsi nahi diegu. Hau helburu dugularik, kirol ezberdinetako federazioekin elkarlanean arituz, ondoko ekintza osagarri hauek antolatzen ditugu:
- Igeriketa
- Izotz gaineko irristaketa
- Euskal kirola eta jokoak
- Artikutzara mendi irteera
- Beisbola eta sofbola
- Donostiatik Oriora ibilaldia
- Eskalada
- Txirrindularitza
BERTSOGINTZA
Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetan bertsogintza txertatu dugu, ahozko komunikazioa bereziki lantzeko, baita ikasleen artean adierazpen kultural hau sustatzeko ere. Bertsozale Elkarteko kide batek ematen ditu saio hauek.
IGERIKETA
Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailetako ikasleek hogei eguneko ikastaroa egiten dute herriko igerilekuan.
IRTEERAK ETA EGONALDIAK
Ikasgelan lantzen ditugun arlo eta gaien osagarriak diren egun bateko irteerak egiten dira. Hauetaz gain, bi eta hiru eguneko egonaldiak antolatzen dira, ikasturtearen momentu desberdinetan, bai curriculumaren inguruko alderdiak lantzeko, bai beraien arteko harremanak indartzeko, bai norberaren autonomia garatzeko ere.
IRAKASLE TALDEA 2022-23
HHko TUTOREAK 2022-2023
A |
B |
C |
|
HH 2 |
KRIS |
JOSEBE |
* |
HH 3 |
ITZIAR / NAIARA C. |
KRIS G. | * |
HH 4 |
ROSA / IRATI C. |
JOSEBA / NEREA Z. |
IDURRE |
HH 5 |
AINHOA |
ITZIAR B. / LIDE |
* |
Hezitzaileak: Maialen, Idurre eta Ainara
LHko TUTOREAK 2022-2023
A |
B |
C |
|
LH 1 |
JUNE | NAIARA / ZURIÑE |
* |
LH 2 |
ALOÑA | RAFA | * |
LH 3 |
BEGO |
ITZIAR J. | * |
LH 4 |
YOSU | ITSASO B. | * |
LH 5 |
ZIGOR | ITSASO B. |
JAIONE |
LH 6 |
ASUN | JESUS | AGURTZANE |
ORTZADAR GELA: Sonia, Nagore eta Idurre
ESPEZIALISTAK
EUSKARA ERREFORTZUA |
IDOIA |
PT |
MAIDER |
PT |
OIHANE |
PT |
ANE A. |
AHOLKULARIA |
NAROA |
INGELESA |
AINARA |
INGELESA |
LAURA |
INGELESA |
MARIA |
GORPUTZ HEZKUNTZA |
TXEMA |
GORPUTZ HEZKUNTZA |
IÑIGO |
MUSIKA |
IRAITZ |
ZUZENDARITZA TALDEA
ZUZENDARIA |
OLATZ |
IKASKETA BURUA |
ZUHATZ |
IDAZKARIA |
IÑAKI |