Hasiera »

2 urtetik 6 urte bitarteko ikasleei dagokien etapa da hau. Taldeari zein norberari egokitutako hezkuntza euskalduna dugu helburu; Lezo barnean, etxetik hurbil eta herritarra.

OINARRIZKO HELBURUAK

  • Harremanak HAUNDITU
  • Besteekin eta besteen ondoan JOLASTEN IKASIZ
  • Autonomia hartu eta SENDOTU
  • Arreta mantentzea LORTU
  • Modu askotara KOMUNIKATU
  • Arauak bete eta ONARTU
  • Ingurunea EZAGUTU
  • Koordinazioa eta gorputzaren kontrol dinamiko orokorra TREBATU
  • Erritmo, doinu eta kantak ezagutu, entzun, eta GOZATU
  • Inguruko material desberdinak ezagutu eta berarekin ESPERIMENTATU

ETAPAKO PROIEKTUAK

Etapa honetan landuko ditugun proiektuak hauek dira:

MUSIKA

Haur Hezkuntzatik hasita musikarekiko hurbilpen ludiko eta jostagarria dugu helburu. Era berean, hainbat kontzeptu musikaletan sakontzeko bideak jorratzen ditugu. Astero ahotsa, garaiera, erritmoa, dantza, entzunaldiak lantzen ditugu saio batean. Tomas Garbizu Musika Eskolarekin elkarlan estua daukagu.

INGELESA

Lehen Hezkuntzan Eusko Jaurlaritzaren INEBI Proiektuari (INgelesa Edukien BIdez) jarraitzen zaio.

INFORMATIKA

Gaurko jendartean ezinbestekoa da Informazio eta Komunikazio teknologia berriak erabiltzen jakitea. Beraz, gai hau gure eguneroko praktikan txertatu behar dugu, gure ikasleak eguneroko bizitzarako prestatzeko asmoz.

Ikasgeletan ordenagailu bana dago eta, honetaz gain, informatika gela dugu non arlo desberdinekin lotutako gaiak lantzen ditugun.

PSIKOMOTRIZITATEA

Gela eta profesional espezializatuak ditugu psikomotrizitatea modu eraginkorrean lantzeko.

6 urtetik 12 urte bitarteko ikasleei dagokien etapa da hau. Taldeari zein norberari egokitutako hezkuntza euskalduna dugu helburu; Lezo barnean, etxetik hurbil eta herritarra.

Etapa honetan landuko ditugun proiektuak hauek dira:

MUSIKA

Haur Hezkuntzatik hasita musikarekiko hurbilpen ludiko eta jostagarria dugu helburu. Era berean, hainbat kontzeptu musikaletan sakontzeko bideak jorratzen ditugu. Astero ahotsa, garaiera, erritmoa, dantza, entzunaldiak& lantzen ditugu saio batean. Musika Eskolarekin elkarlan estua daukagu.

INFORMATIKA (IKT)

Gaurko jendartean ezinbestekoa da Informazio eta Komunikazio teknologia berriak erabiltzen jakitea. Beraz, gai hau gure eguneroko praktikan txertatu behar dugu, gure ikasleak eguneroko bizitzarako prestatzeko asmoz. Ikasgeletan ordenagailu bana dago eta, honetaz gain, informatika gela dugu, non arlo desberdinekin lotutako gaiak lantzen ditugun.

GORPUTZ HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzan hasten dira gorputz hezkuntza era sistematikoan lantzen, astean bi saio dutelarik. Jolasak eta kirol desberdinen hastapena dira lantzen diren alderdiak. Ariketa fisikoa eginez gozatzea eta norberaren osasunerako duen garrantziaz ohartzea ditugu helburu.

Gure ikasleei ariketa fisikoa egiteko modu ezberdin ugari dagoela erakutsi nahi diegu. Hau helburu dugularik, kirol ezberdinetako federazioekin elkarlanean arituz, ondoko ekintza osagarri hauek antolatzen ditugu:

  • Igeriketa
  • Izotz gaineko irristaketa
  • Euskal kirola eta jokoak
  • Artikutzara mendi irteera
  • Beisbola eta sofbola
  • Donostiatik Oriora ibilaldia
  • Eskalada
  • Txirrindularitza

BERTSOGINTZA

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetan bertsogintza txertatu dugu, ahozko komunikazioa bereziki lantzeko, baita ikasleen artean adierazpen kultural hau sustatzeko ere. Bertsozale Elkarteko kide batek ematen ditu saio hauek.

IGERIKETA

Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailetako ikasleek hogei eguneko ikastaroa egiten dute herriko igerilekuan.

IRTEERAK ETA EGONALDIAK

Ikasgelan lantzen ditugun arlo eta gaien osagarriak diren egun bateko irteerak egiten dira. Hauetaz gain, bi eta hiru eguneko egonaldiak antolatzen dira, ikasturtearen momentu desberdinetan, bai curriculumaren inguruko alderdiak lantzeko, bai beraien arteko harremanak indartzeko, bai norberaren autonomia garatzeko ere.

2022-2023 eskola egutegia

IRAKASLE TALDEA 2022-23

HHko TUTOREAK 2022-2023

 

A

B

C

HH 2

KRIS

JOSEBE

*

HH 3

ITZIAR /
NAIARA C.
KRIS G. *

HH 4

ROSA /
IRATI C.
JOSEBA /
NEREA Z.
IDURRE

HH 5

AINHOA
ITZIAR B. /
LIDE
*

Hezitzaileak: Maialen, Idurre eta Ainara

 

LHko TUTOREAK 2022-2023

 

A

B

C

LH 1

JUNE NAIARA /
ZURIÑE
*

LH 2

ALOÑA RAFA *

LH 3

BEGO
ITZIAR J. *

LH 4

YOSU ITSASO B. *

LH 5

ZIGOR ITSASO B.
JAIONE

LH 6

ASUN JESUS AGURTZANE

ORTZADAR GELA: Sonia, Nagore eta Idurre

 

ESPEZIALISTAK

EUSKARA ERREFORTZUA

IDOIA

PT

MAIDER

PT

OIHANE

PT

ANE A.

AHOLKULARIA

NAROA

INGELESA

AINARA

INGELESA

LAURA

INGELESA

MARIA

GORPUTZ HEZKUNTZA

TXEMA

GORPUTZ HEZKUNTZA

IÑIGO

MUSIKA

IRAITZ

 

ZUZENDARITZA TALDEA

ZUZENDARIA

OLATZ

IKASKETA BURUA

ZUHATZ

IDAZKARIA

IÑAKI