EMAKUMEEN EGUNA - LH3ko ikasleen bertsoak

 

EMAKUMEEN EGUNA

Hirugarren mailako ikasleak gera,
etorri gara honera zuei abestera,
emakumeen aldeko bertsoa botatzera,
heldu gaitezen denok berdin izatera. (berriz)

Emakume mutilak, neska ta gizonak,
andereño ta maisu, amak ta aitonak,
amonak aitak eta ondoan dagonak
kontagia ditzala denon zorionak. (berriz)

Bidea zaila dela ezin leike uka,
baino kate batera gaudenez lotuta,
berdinak izateko apurka-apurka,
denok joango gara eskutik helduta. (berriz)

2016ko otsailaren 19an
Bertsoak: Lezo Herri Eskola LH 3 ikasleak
Doinua: M. Markez “Konplize ditut denak”