Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko gomendioak

irakurketa_bannerra

Egun bizi garen garaian,irakurketara zuzendutako jolas eta momentu lasaien kaltetan, telebista ,ordenagailu, ipadak, bideokontsolak; hitz batean pantailak, gure haurren denbora librea betetzen dute. Hala ere, hezitzaileok, irakurtzeko zaletasuna sustatzen jarraitzen dugu, gure gaztetxoen garapenean duen onuragatik. Zer egin dezakegu etxean gure neska-mutikoen artean irakurketarako zirrara sortzeko? Ondoren iradokizun batzuk helarazten dizkizuegu:

Irakurtzen ikus diezagutela

Heziketan, eredua da dugun arrazoirik sendoena. Imitaziorako aukera ematen du, horrela, beraientzat sona handiko pertsonak, aita eta ama diren bezala, egiten dutena egitera bultzatzen du. Zu irakurtzen ari zarenean, haurrak aurrean badaude, zuri arrazoiren bategatik gustatzen zaizun zatiren baten parte egin ezazu. Komunikatzea eta gure poztasuna partekatzean, irakurtzea liluragarri eta dibertigarria dela erakusten diogu. Egunero hartu denbora, momentu atsegin eta lasai bat ondorengo hauetarako:

Istorio eta ipuinak kontatzeko

Ipuinak, elezahar herrikoiak, eleberrien argumentuak edo abenturazko pelikulak, norbere edo familiako pasadizo eta anekdotak… Haurrei asko gustatzen zaie kontakizun horiek beraiekin partekatzea. Horrela, “ipuin eta istorioen” momentua, momentu magiko, kutuna, maitasun eta hurbiltasunez betea bihurtzen da, handitzen direnean bihotz-bihotzez oroitua izango dena. Gainera hiztegia, kultura eta imajinazioa garatzea ahalbideratzen du.

Txikietatik elkarrekin liburuak irakurri eta hauetara ohitu

Adituak, irakurketa, haurren garapen goiztiarra eta heldutasunerako garrantzitsua izango den akuilua kontsideratzen dute. Txikietatik hasi gure seme alabei ipuinak irakurtzen, hitz gozoekin, beraien adimen eta bihotzetan erregistratuta geldituko den zerbait baita. Gainera bere intelektual eta emozional garapenean, hizkuntzaren garapenean eta, nola ez, irakurketa gustuaren garapenean ondorio oso positiboak izango ditu. Txikitatik ipuinak entzuten duen haurrak, posibilitate asko ditu irakur zale ona izateko, honek dituen onura guztiekin. Zure seme-alaba irakurketaren bitartez munduan sartzen da.

Nahiz irakurtzen eta idazten hasiak izan, jarraitu elkarrekin irakurtzen

Ezinbesteko ekintza da. Hasieran haurrei asko kostatzen zaie irakurtzea. Mezua ulertzen eta liburuarekin harremanetan jartzen kosta egiten zaie. Momentu horretan irakurtzea aspergarria da. Baina guk irakurtzerakoan, mezua ulertzen dute, entzuten dutenarekin disfrutatzen dute, erne daude eta ohartzen dira orrialde haietan merezi duten istorio dibertigarriak daudela. Etengabeko irakurketak, dohain, opari bat bezala, trukean ezer eskatu gabe, epe labur eta luzera interesa eta irakurtzeko zaletasuna esnatzen dute.

Elkarrekin irakurri

Adibidez, orrialdeak banatu, akordio batera iritsiz: “ Nik lehenengo paragrafoa irakurriko dut eta zuk bigarrena, bale?”. Honek gure jarrera aldekoa izatea eskatzen du, sekula ez kritikoa beraien akatsekin. Haurra, hurrengo egunean ere berriro eroso eta irakurtzeko gogoarekin sentitu behar du.

Irakurtzen duenagatik interesa azaldu

Autonomoki irakurtzen dutenean, eskertuko dute beraien istorioaz eta gustuko pertsonaiez hitz egiteko aukera ematen badiegu.

Irakurle bezala dituzten eskubideak errespetatu

Agintzea baino egokiagoa da iradokizunak egitea. Derrigorrezko irakurketa egitea saihestu egin behar da. Haurrek, beraien liburua aukeratzeko eskubidea dute, eta gustatzen ez bazaie uztekoa. Bai eta orrialdeak irakurri gabe uztekoa eta ozenki irakurtzekoa ere.

Publikoak diren liburu-denda eta liburutegietara eraman itzazu

Irakatsi iezaiezu non dauden gazte eta haur literaturaren atalak. Ona da begiratu eta beraien kuriositatea esnatzea. Laguntza eskatzen badute aholkuak eman iezazkiezu, baina ito gabe.

Beraien istorioak asmatu eta idaztea animatu itzazu.