Etiketaren artxiboa: Trapujale

Inauteriak bertan ditugu

Urtero legez inauteriak ate joka ditugu. Otsailaren 27an, ostegunean, jaitsiko da Trapujale Jaizkibeletik, eta eskolako haur eta gurasoak gainontzeko Lezoarrekin batera zain egongo gara Martizkone baserrian. Horrela hasiko dira astearte bitarte luzatuko diren Lezoko i├▒auteriak. Ikusi programazioa hemen

Ostegunean Trapujaleri ongietorria emateko dantza egingo dugu, eta oraindik dantza ez dakizuenentzat hona hemen bideoa:

embedded by Embedded Video

YouTube Direkt

Lezoko Herri eskola eta Institutuko ikasleentzat egun handia ostiralean izango da. Otsailaren 28an kiroldegiko urteroko emanaldia eskainiko digute eskola eta institutuko neska mutilek.

Bertan erabiliko diren jantzien informazio eta dantzen musikak irakurgarri eta entzungai dituzue ondorengo esteka honetan https://www.lezoherrieskola.eus/blog/2014/02/14/inauteriak-ate-joka-ditugu/

Eta amaitzeko, oraindik norbaitek Trapujaleren jatorria ondo ezagutzen ez badu, lotura honetan aurkituko du bere historia:

http://www.lezo.net/sites/default/files/Trapujale-Lezoko%20inauteria.pdf