Etiketaren artxiboa: jaiak

Dena prest larunbateko Eskola festarako

eskolajaia_egitaraua2015Egitaraua:

09:00etan: DIANA

09:30ean: KROSA herrian zehar

10:00etatik aurrera: Eskolako jolastokian: Tailerrak, erakusketa,  Altxorraren bila, serigrafia (ez ahaztu kamiseta bat edo gehio ekartzeaz!) …

11:00etatik – 12:30ra: Herri Kirolak jolastokian txiki eta helduentzat

Jarraian EMANALDIAK: Jolastokian dantza eta eskolako abesbatza

13:30ean: Eskolako jantokian TXIKIEN BAZKARIA

Bitartean helduentzat ERROMERIA eta TOKA txapelketa

14:30ean: Eskolako jantokian HELDUEN BAZKARIA

14:30ean: Jolasak eta karaokea

16:30etik aurrera: MUSIKA

19:00etan: DENOK bildu eskola garbitzeko

EGUNEAN ZEHAR: EUSKARA TALAIA eta ELKARBIZITZA BEHATOKIAREN guneak zabalik.

AZKEN URTEETAN BEZALA ESKOLA JAIAN ZEHAR ERRIFA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO AUKERA IZANGO DUZUE. ANIMATU ETA EROSI!!!

ANIMA ZAITEZTE eta parte hartu!!!!

Oarsoaldeko Hitzan Eskola jai iragarri dute

Euskal eskola publikoaren jaia Balmasedan ekainaren 1ean

Ekainaren 1ean Balmasedara!

Aurten, inoiz baino gehiago agian, murrizketarik gabeko eta LOMCErik gabeko Euskal Eskola Publikoa aldarrikatuko dugu Balmasedan, eta Europan gertatzen den moduan, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dela.

Indarrak batu behar ditugu hainbat erasori aurre egiteko. Gero eta diru gutxiago dago gure Eskolarentzat: azpiegiturentzat, gure seme-alaben garraioarentzat, euren testu-liburuentzat, guraso elkarteontzat, aniztasunari aurre egiteko baliabideentzat, irakasleentzat…

Hori gutxi balitz, LOMCEk hezkuntzaren pribatizazioan sakondu nahi du eta pasa den mendera atzera eginarazi, guk nahi dugun hezkuntza-sistema lortzeko aurrera egin ordez.

Guzti hori gogoraraziko dugu Balmasedan. Baina gauza guztien gainetik, egun ederraz disfrutatu nahi dugu, eta, erdiko orrietan ikusiko duzuen moduan, egitarau ederra prestatu dugu, jai-giroaz gozatzeko gure Eskola aldarrikatuz aldi berean.

Egitaraua

Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaiaren abestia

embedded by Embedded Video

YouTube Direkt

Info + http://euskaleskolapublikoarenjaia.org/

Inauteriak bertan ditugu

Urtero legez inauteriak ate joka ditugu. Otsailaren 27an, ostegunean, jaitsiko da Trapujale Jaizkibeletik, eta eskolako haur eta gurasoak gainontzeko Lezoarrekin batera zain egongo gara Martizkone baserrian. Horrela hasiko dira astearte bitarte luzatuko diren Lezoko iñauteriak. Ikusi programazioa hemen

Ostegunean Trapujaleri ongietorria emateko dantza egingo dugu, eta oraindik dantza ez dakizuenentzat hona hemen bideoa:

embedded by Embedded Video

YouTube Direkt

Lezoko Herri eskola eta Institutuko ikasleentzat egun handia ostiralean izango da. Otsailaren 28an kiroldegiko urteroko emanaldia eskainiko digute eskola eta institutuko neska mutilek.

Bertan erabiliko diren jantzien informazio eta dantzen musikak irakurgarri eta entzungai dituzue ondorengo esteka honetan https://www.lezoherrieskola.eus/blog/2014/02/14/inauteriak-ate-joka-ditugu/

Eta amaitzeko, oraindik norbaitek Trapujaleren jatorria ondo ezagutzen ez badu, lotura honetan aurkituko du bere historia:

http://www.lezo.net/sites/default/files/Trapujale-Lezoko%20inauteria.pdf