Etiketaren artxiboa: euskara @eu

Lezon euskara sustatzeko hitzarmena sinatu du Hezikuntzak

Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta bederatzi elkartek

Euren jardunean euskararen presentzia areagotzea adostu dute hitzarmenaren bidez egitasmoarekin bat egin duten elkarteek

Hitzarmena sinatu duten elkarteetako ordezkariak

Lezoko elkarteen jardunean euskara sustatu nahi du udalak eta horretarako, hitzarmengintza egitasmoa abiatu du. Bederatzi elkartek egin dute bat eta gaur eguerdian bertan sinatu dituzte hitzarmenak. Lezoko Udalak bultzatutako egitasmoa, Ttakun elkarteak kudeatuko du eta horren arabera hainbat konpromiso hartu dituzte parte hartuko duten elkarteek euskara sustatzeko egunerokoan. Udalak eta Ttakunek, bitartekoak jarriko dituzte elkarte horien errealitatea euskaldunagoa bilakatzeko bidean.

Jarduera iraunkorrak eta haur eta gazteekin harremana duten elkarteengana jo duela lehenik udalak azaldu du Mikel Arruti, Euskara zinegotziak. Horien diagnosia egin zuten lehenik errealitate soziolinguistikoa ezagutzeko eta ondoren elkarteka konpromisoak hartzen joan zirela gaineratu du: “Egoera ezberdina da elkarteetan. Kasu batzuetan jardun osoa euskaraz egiten dute eta besteen kasuan berriz, gaztelera da nagusi. Elkarte bakoitzaren errealitatea kontuan hartuta, bakoitzaren neurrira hainbat helburu adostu da”.

Txerrimuño, Gaxuxa Emakume Taldea, Allerru Futbol taldea, Tip Tap Clap elkartea, Etxandi Pelota, Aiton Borda, Hezikuntza-Zubitxo Guraso Elkartea,  Gazte Asanbladak eta Murixka Dantza Taldeak sinatu dute hitzarmena udalarekin euskara sustatu eta presentzia handiagoa emateko euren elkarteetan.

Oarsoaldeko Hitzatik jasotako informazioa ( http://oarsoaldea.hitza.eus/2015/03/25/euskara-sustatzeko-hitzarmena-sinatu-dute-udalak-eta-bederatzi-elkartek/ )

Korrika 19an Lezoko eskola publikoaren kilometroa

Aurreko igande goizean, martxoaren 22an, Korrikan gure tartetetxoa egin genuen Lezo Herri eskola eta Institutuko irakasle, ikasle eta gurasoek. Goizeko 7:30tan izan arren lagun pila elkartu ginen Andreone liburutegi parean, eta makina batek ere San Juanerainoko bide osoa egin zuten.

Korrika_Lezo_Herri_eskolaHona hemen gure izenean lekukoa hartu zuten Amaia, Eñaut, Nora eta Aitor.

Aurretik, martxoaren 18an, giroa berotzeko, Korrika Txikia antolatu zuten Herri eskola eta Lizeokoak elkarrekin. Lezo osoa zeharkatu zuten gure txikiek eta amaitzeko  AEK eta guraso elkarteak txokolatea banatu zien Saldize plazan.

Korrika txikia Lezon

Gora gure Korrikalariak eta gora Korrika!

Eskolako euskararen erabilera handitu asmoz…

Euskara plana egiteko parte-hartze prozesua martxan jartzera goaz. Irakaslez, jangelako begiralez eta gurasoz osatutako lan talde batek, Urtxintxa-ko dinamizatzaile baten laguntzarekin batera errealitatearen azterketa burutu eta epe motz, ertain, zein luzerako lan-ildo eta neurriak proposatuko ditu.

2 orduko iraupena izango duten 3 saio burutuko dira:

Otsailaren 11ean, 25ean eta martxoaren 11ean, arratsaldeko 5etan hasita, eskolako
liburutegian. Aurrez abisatuz gero, zure seme-alabek, bi ordu horietan, ludotekan jolasean aritzeko aukera izango lukete.

Parte hartu nahi baduzu bidali e-mail bat info@lezoherrieskola.net helbidera.
Eta aurki, informazio gehiago www.lezoherrieskola.eus/euskaratalaia blog berrian!

EUSKARA TALAIA Lezo Herri Eskolan euskararen erabilera sustatzeko taldea