Etiketaren artxiboa: deialdiak

URRIAREN 11ean LOMCEren kontrako mobilizazioak Euskal herrian

URRIAREN 11ean LOMCEREN KONTRA ETA GURE HEZKUNTZA SISTEMAREN ALDE ANTOLATU DIREN DEIALDIETAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN DITUGU HEZKUNTZA KOMUNITATEA ETA EUSKAL GIZARTEA.

EHIGEk, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak, urriaren 11ean Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iru├▒ean LOMCEren kontra eta gure hezkuntza sistemaren alde antolatu diren deialdietan parte hartzera animatzen ditu hezkuntza komunitatea eta euskal gizartea. (Donostian arratsaldeko 5,30etan Boulevardean).

Eskuratu Baikararen prentsa-oharra

http://lomce.ehige.org/

Urriaren 13ko Guraso elkarteko bilerara gonbidapena

logoS.O.S. GURASO ELKARTEAK

Beste urte batez Hezikuntza eta Zubitxo elkartetako gurasook lan asko egin dugu ikasturte honetan: Institutuko liburu banaketa, goiz txokoa, web orria, Santomasak, Olentzero, Inauteriak, baratzako lanak, istitutuko hitzaldiak, Mendekostetan Altxorraren bila eta Santakrutzetako jolasak, eta baita Eskolako jaiaren antolaketa, serigrafia tailerra, jolasak, bazkaria, Modestoren dantzaldia, aldizkaria…

Ez, ez zaigu lanik falta guraso elkarteko gurasoei, baina BAI eskuak!. Hemen aipatutako guztia -eta askoz gehiago- ezinezkoa baita gurasoen parte hartzerik gabe.

Batzuk datozen bezala, beste batzuk joan egiten dira beraien seme-alabek ikasketak amaitzean eskolan (edo institutuan). Horregatik, idatzi honen bitartez, elkarteko kide izan nahi duten gurasoen beharra dugula adierazi nahi dizuegu.

Guraso elkarteko kide izatera animatu nahi zaituztegu, eta horretarako urriaren 13an arratsaldeko 17:00etan egingo dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu.

Gurekin harremanetan jartzeko:

Hezikuntza@gmail.com edo zubitxoge@gmail.com