Ostegunean 19:15etan Lezoko plenoa aretora!
Lezon ere, “LOMCErik gabeko udalerria” izan nahi dugu! Horretarako mozioa aurkeztu dugu hezkuntza plataformatik eta zure presentzia ere ezinbestekoa dugu.
LHko 3. eta 6. mailan LOMCE-Heziberri azterketak egin nahi dituztela eta mahai ingurua antolatu du Hezikuntzak, Lezo Herri Eskolako Guraso Elkarteak. Hilaren 18an, astelehena, egingo dute Gezala aretoan 17:00etatik 19:00etara. Baikara eta Berritzeguneko kideek hartuko dute parte mahai inguru horretan.
Deialdiaren helburua azterketen inguruan familiak informatzea, eta Lezoko gurasoek zer egin dezakegun eztabaidatzea da. Hezikuntzak 3. eta 6. mailako gurasoei bereziki, baina baita Herri eskola, institutu eta gaian interesatuta dauden lezoar guztiei ere gonbidatzen die mahai-inguruan parte hartzera.
Azaroak 28, arratsaldeko 17:00tan manifestazioa Donostiako Boulevardean gure hezkuntza eredu propioa eraikitzeko.
Info gehiago: http://hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es
Aurreko ostiralean Lezoko Hezkuntza plataformako kideak manifestaziora joateko deia egin genuen.
Baikarako deia:
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO GURASOEI
Euskal Eskola Publikoko gurasook gure desadostasuna adierazi nahi dugu LOMCE
eta HEZIBERRI hezkuntza erreformen aurrean.
Bi erreforma hauek gaitzesten ditugu: Hezkuntza sistema PROPIOrantz oztopo
direlako eta ESKOLA PUBLIKOAk hezkuntzaren ARDATZ izateari utziko
diolako. Guk, GUZTION ETA GUZTIONTZAKO eskola, pertsona guztion
hezkuntza INTEGRALArekin konprometitua dagoena nahi dugu.
EKITATEAN oinarritua eta jatorrizko desberdintasun sozial eta muga pertsonalak
gainditzen dituena, bazterketa soziala ekidin eta desberdinaren INKLUSIOA
bermatzen duen hezkuntza nahi dugu.
HEZKIDETZAn heziz, EUSKAL KULTURA beste kulturekin elkar aberastuz,
elebitasunean aurrera pausuak emanez EUSKARA indartuz, gure herriaren
aurrerapena eta JUSTIZIA SOZIALA lortzeko GIZA BALOREAK irakatsiz,
pertsonengan oinarritzen den pedagogia praktikan jarriz, ikastetxeko proiektuak
eskola komunitatearen parte hartze DEMOKRATIKOArekin garatuz, eta
LAIKOTASUNA bultzatuz.
Zintzilik irratiko elkarrizketa Lezoko plataformako kide den Leireri
Ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 24. jaia.
Bertara nola heldu, egitaraua eta beste hamaika konturen berri izateko http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/
embedded by Embedded Video
YouTube Direkt
Kalejira osteko argazkia Lezoko plazan.
Amaieran irakurritako komunikatua:
ERREBALIDEI PLANTO!!! GUK GEURE HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA
Arratsalde on eta mila esker LOMCEren eta ondorioz heziberrik ezartzen dituen errabaliden kontrako abordaia egitera etorri zareten pirata guztiei!! Piratak gara bai, eta badakigu Itsaso bareak inoiz ez duela arrantzale treberik sortu!! Horrexegatik batu gara gaurkoan hemen. Ez dugulako inork erabakitzerik nahi gure itsasoan zer egin behar den. Gure itsasoko erabakiak guk hartu nahi ditugu eta Lezon ere “abordaia” egiteko prest gaude!!
Altxor preziatuena da gure hezkuntza, etorkizuna gaurdanik jorratzen duena. Horrexegatik (Orereta, Zarautz, Oiartzun, Irun, Urretxu, Zumarraga, Barakaldo, Santurtzi, Gazteiz…)eta LEZON ere, beste hamaika herrietan bezala, herri mailako hezkuntza bilgunea sortu da. Hemen haur eskolako, ikastolako, herri eskolako, institutuko…irakasle, familia, ikasle eta herritarrak parte hartzen dugu udaletxearekin batera. Hilabetean behin batzen gara… eta nahi duen piratarentzat atea zabalik dago!! Beraz EKAINAREN 19an 18:00etan KULTURAN itxoiten zaitugu!! Abordaia prestatzera goaz!!
Errebalidak Piraten hezkuntza kontrolatzeko tresna gisa ezarri nahi da, zer eman eta nola eman arautzen duena,… Umea ardatz ez den hezkuntza sistema ezarriz!!
Baina Piratok badakigu Lehen Hezkuntzako errebalida horiek ez dutela haurraren expedientean INOLAKO eraginik! jajaja! eta honetaz baliatuko gara! Aurrerantzean ezartzen bada… ondorioak larriak izango dira… DBHn eta BATXILERGOAN ezartzekotan eta ez gainditzekotan, gure piratek ez dute TITULUA lortuko nahiz eta kurtsoa gainditu!!
PIRATEN HEZKUNTZA HOBERENA DA!
Badakigu batera gauza handiak egin daitezkeela eta herri mailako erantzuna ezinbestekoa da. Gure ikasleak eta seme alabak babestera gatoz. Txikitik handira doan dinamika honetan, norbanako konpromisoetatik abiatuta konpromiso kolektiboak bilakatuz.
Oztopoz betetako hezkuntza sistema abordatzera goaz!!! eta gure hezkuntza sistema propioa irudikatzera goaz!!
“PIRATEN HEZKUNTZA HOBERENA DA”: inklusiboa, parte hartzailea, herritarra, euskalduna… Lezon ere, abordatzera gatoz!!!
Animo herriz herri,… LOMCErik gabeko herriak sortzera goaz!!!
Egun berean, gaiarekin lotuta OarsoaldekoHitzan ateratako artikulu interesgarria: http://oarsoaldea.hitza.eus/2015/05/29/piraten-plantoa-lomceri/
LOMCE eta Heziberriren errebalidei aurkako biharko abordaiaren inguruko elkarrizketaegin diote Lezoko Plataformako kidea den Leireri Oreretako Zintzilik irrati librean.
Entzuteko http://www.zintzilik.net/?p=16815
Eta gogoratu, bihar ostirala, 5etan Euskal Herria plazan!
Maiatzak 29, arratsaldeko 5etan, Euskal Herria plazan, KALEJIRA ALAIA ETA KOLORETSUA!
LEZOn LOMCE eta ondorioz Heziberritik datozen errebalidak abordatzera goaz!!! Zu ere, izan zaitez pirata!!!
LEZOKO HEZKUNTZA BILGUNEA
Eskolako jaiko bazkariko tiketak bihartik salgai izango dira.
APIRILAK 27-28-29 16:00etatik 17:00etara irakasleen sarrerako atean erosi ahal izango dira, 7 € (ikasleak) eta 13€ (helduak).
Eta gogoratu ere eskola jaian laguntzeko prest bazaude tiketak erostean izen ematea, edo zatoz bestela Guraso elkarteko bilerara apirilaren 28an arratsaldeko 17:00etan.