Etiketaren artxiboa: bilerak

Whatsapp-ean ere, irainik ez!

Behatokia LogoaWhatsapp-ean ere, irainik ez! kafe tertulia antolatu dute Elkarbizitza Behatokitik.

Behatokiak iaz “Zero irain”

kanpaina egin zuen bezala, aurten harreman birtualetan gauzatzen diren praktika onak izango diztuzte hizpide.

Aurreneko zita apirilaren 28an da, asteartean. Eskolan bertan, 15:00etatik 16:20etara kafe tertulia antolatu dute gure seme-alabek whatsapparekin duten erabiliraz hitz egiteko.

Hurrengo zita Eskolako jaiaren egunean izango da, maiatzaren 9an, bertan gaiarekin lotutako erakusketa eta pankarta erraldoia egongo dira eta.

Eskolako euskararen erabilera handitu asmoz…

Euskara plana egiteko parte-hartze prozesua martxan jartzera goaz. Irakaslez, jangelako begiralez eta gurasoz osatutako lan talde batek, Urtxintxa-ko dinamizatzaile baten laguntzarekin batera errealitatearen azterketa burutu eta epe motz, ertain, zein luzerako lan-ildo eta neurriak proposatuko ditu.

2 orduko iraupena izango duten 3 saio burutuko dira:

Otsailaren 11ean, 25ean eta martxoaren 11ean, arratsaldeko 5etan hasita, eskolako
liburutegian. Aurrez abisatuz gero, zure seme-alabek, bi ordu horietan, ludotekan jolasean aritzeko aukera izango lukete.

Parte hartu nahi baduzu bidali e-mail bat info@lezoherrieskola.net helbidera.
Eta aurki, informazio gehiago www.lezoherrieskola.eus/euskaratalaia blog berrian!

EUSKARA TALAIA Lezo Herri Eskolan euskararen erabilera sustatzeko taldea