Euskal eskola publikoaren jaia Balmasedan ekainaren 1ean

Ekainaren 1ean Balmasedara!

Aurten, inoiz baino gehiago agian, murrizketarik gabeko eta LOMCErik gabeko Euskal Eskola Publikoa aldarrikatuko dugu Balmasedan, eta Europan gertatzen den moduan, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dela.

Indarrak batu behar ditugu hainbat erasori aurre egiteko. Gero eta diru gutxiago dago gure Eskolarentzat: azpiegiturentzat, gure seme-alaben garraioarentzat, euren testu-liburuentzat, guraso elkarteontzat, aniztasunari aurre egiteko baliabideentzat, irakasleentzat…

Hori gutxi balitz, LOMCEk hezkuntzaren pribatizazioan sakondu nahi du eta pasa den mendera atzera eginarazi, guk nahi dugun hezkuntza-sistema lortzeko aurrera egin ordez.

Guzti hori gogoraraziko dugu Balmasedan. Baina gauza guztien gainetik, egun ederraz disfrutatu nahi dugu, eta, erdiko orrietan ikusiko duzuen moduan, egitarau ederra prestatu dugu, jai-giroaz gozatzeko gure Eskola aldarrikatuz aldi berean.

Egitaraua

Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaiaren abestia

embedded by Embedded Video

YouTube Direkt

Info + http://euskaleskolapublikoarenjaia.org/