Hezikuntza aldizkariaren 21. zenbakia prest!

Hezikuntza21_2014_webAurki ikasle guztiok Hezikuntza aldizkaria jaso eta etxera eramateko aukera izango duzue.

Seguraski askok ezingo duzue itxaron, eta horrexegatik hementxe duzue aurtengo Hezikuntza aldizkariaren aurrerapena.

Hezikuntza guraso elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu aldizkaria egiten lagundu diguten Haurtxo, Eskola eta Institutuko ikasle eta irakasleei; bileretan parte hartu eta idazten aritu diren gurasoei; argazkilari eta maketatzaileari; eta Ludoteka, Murixka, Musika eskola eta Liburutegiko lagunei beraien ateak irekitzeagatik. Aupa zuek!

Eta larunbatean Eskolako jaian elkar ikusiko dugunez, jakin zuen balorazio, kritika, iradokizunak eta gainontzekoak gustura jaskoko ditugula. Baina aurretik irakurri, eta aldizkaria ordenagailuan irakurtzeko klikatu hemen!

On egin!