Elkarbizitza Behatokiak Zero Irain! kanpaina hasi du

Zero irain kanpainaAurreko asteko Guraso elkarteko bileran Elkarbizitza Behatokiko kide bat egon zen gurekin. Bileran Behatokiaren martxa eta egitasmoak azaldu zizkigun, eta horien artean aurtengorako antolatu duten Zero Irain! kanpainaren berri eman zigun.

Kanpaina honen abiapuntua Logotipoa bilatzea da, eta horretarako ikasle eta gurasoen laguntza eskatu dute. Marrazkiak aurkezteko epea otsailaren 26an amaituko da, beraz animatu eta azkar ekarri zuen proposamena eskolara.

Hona hemen gaiaren inguruan Elkarbizita Behatokiak gurasoentzat zabaldu duen gutuna:

Guraso edo legezko tutore agurgarria:

Joan den ikasturtean Elkarbizitza Behatokia sortu genuen, eskolako giroa hobetu eta bertan parte hartzen dugun ikasle, guraso eta eskolako langileen arteko harremanak sendotzeko helburuarekin.

Helburu hori lantzen hasteko asmoz, aurtengo ikasturtean kanpaina bat abian jartzea erabaki dugu: “Zero Irain!” kanpaina. Kanpaina honen bidez, hitzezko erasoek (irainak, mehatxuak…) ume guztiengan eta, bereziki, baztertzeko arriskuan dauden umeengan izan dezaketen ondorio psikologiko kaltegarriez ohartarazi nahi dugu.

Kanpaina hau ikasleei, irakasleei, gurasoei, legezko tutoreei eta baita umeen heziketan parte hartzen duten eragileei ere (jangelako zaintzaileei, sukaldariei, eskola kiroleko begiraleei, kale hezitzaileei, Ludotekakoei…) begira prestatu dugu.

Batzuetan, helduok erakusten ditugun jarrerek edota, mota honetako erasoen aurrean, beste alde batera begiratzeak jokabide kaltegarri hau bultzatu edota indartu egiten dute. Horregatik da zuen laguntza ezinbestekoa.

Kanpaina honi hasiera emateko, ekimenaren logoa izango denaren inguruko proposamenak jaso nahi ditugu. Aukeratu logoarekin kamisetak, pegatinak, kartelak, etab. egingo dira. Hemendik zuen seme-alabekin parte hartzera animatzen zaituztegu. Marrazki guztiak Lezo Herri Eskolaren jabegoan geratuko dira, kaleratzeko aukera gordez, baina beti egilearen izena aipatuz.

Ikasturtean zehar ekintza gehiago egiteko asmoa ere badugu. Hauen antolaketan

edo Elkarbizitzako Behatokian parte hartu nahi baduzue, hurrengo bilera martxoaren 20an, arratsaldeko 16:45ean egingo dugu eskolako liburutegian. Bestela ere gurekin harremanetan jarriz gero, helbide hau erabil dezakezue: zuzendaritza@lezoherrieskola.eus

Egun batzuetako aurrerapenarekin jakinarazten badiguzu (lehen aipatutako helbide elektronikoan), ludotekako zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezakezu.