HATOR, HATOR KANTATZERA 2013

Abenduaren 24an, 12:00etan, Euskal Herria plazan.

12:30ean, Lezoko Plazan.

Hator_hator_2013Aurreko urteetan ekintza honek izandako arrakasta ikusita, berriro lanean hasiak gara, proposatutako helburuak lortzeko asmoarekin.

Ezagutzen ez duzuenontzat, “Hator, Hator Kantatzera”-ren helburua etxean eta kalean kantatzeko ohitura berpiztea da.

Horregatik, ekimen horretan gogotsu parte hartzera bultzatzen zaituztegu, zuen seme-alaba, lagun eta familiartekoekin batera.

Ekimen hori abenduan zehar garatuko da, eta gailurra hilaren 24an izango du, Olentzero ospatuz eta hilabetean garatutako guztia praktikatuz.

Eta hori, nola?

Hasteko, gaur bertan ekin familian kantatzeari, web honetan bertan aurkituko dituzue abestiak, lotura honetan klikatuz HATOR – HATOR ABESTIAK .

Azkenik, adierazi nahi dizuegu ilusio eta gogo handia ipini ditugula proiektu honetan, bai Lezo Herri Eskolak, Pasaia Lezo Lizeoak, Murixka Dantza Taldek eta

Musika Eskolak ere.

Orain, gure ilusio hau zuei ere pasatzea nahi genuke.

Besterik gabe, eutsi goiari!