BALORE HEZITZAILEAK ETA EUSKARA / VALORES EDUCATIVOS Y EL EUSKERA

LEZO HERRI ESKOLAREN ERDIGUNEAN: GURE SEME-ALABAK, BALORE HEZITZAILEAK eta GURE HIZKUNTZA

            Guraso bezala, gure seme-alabak eskolan dauden denboran zertan ari diren jakitea gustatzen zaigu. Zer ikasten duten eta baita zein balore lantzen dituzten ere: laguntasuna, hezkidetza, adimen emozionala, autonomia, autoestimua…

            Balore hezitzaile horien guztien artean, badago balore bat garrantzi handia duena: gure hizkuntza, euskara. Baina nola lortu haurrek euskara ikasi, maitatu eta gogoz erabiltzeko aukera askea izatea?

            Bada, beste balore guztiak bezalaxe, azken honek ere lanketa bat eskatzen du. Gure seme-alabekin euskararen gaia landu beharra daukagu. Etxean, kalean, eskolan. Zaila da, baina ez ezinezkoa. Badaude moduak, estrategiak. Ikas ditzagun, beraz, herri eskolako komunitate osoak elkarlanean eta praktikan jarri, eta entrena ditzagun. Hori da gu guztion erronka, eta horretan esku bat bota asmoz ari da Euskara Talaia lanean.

            Irakasleak beren egunerokoan eskolan euskara indartze aldera lan eta lan ari direla ahaztu gabe, Euskara Talaiatik proiektu zehatz batzuk jarri ditugu martxan ikasleekin:

  1. Zuen seme-alaba Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailan badago adibidez, azken hiruhilabetekoan, behin baino gehiagotan, Txantxari baten bisita izan dutela esanez etorriko zaizue etxera. Adi! Jolas saio musikatu bat prestatzen ari dira eta artistak bihurtuko dira! Eskolako jaian, maiatzaren 13an, beraien ikuskizuna ikusteko aukera izango duzue. Haur txikiei hainbeste gustatzen zaien musika eta dantza eta gorputz adierazpena oinarri harturik, euskarara hurbilduko ditugu.
  2. Lehen Hezkuntzako 1ngo edo 2. mailan, jolasa hartuko dugu abiapuntu. Jolasgaraiko orduetan, taldeka, eta dinamizatzaile batek gidatuta, kaleko jolasak eta lagunarteko harremana bilatzen duten hainbat euskal jolas ikasiko dituzte; betikoak edo berriak; baina erraz barneratzekoak eta modu naturalean erabilgarriak. Ondoren, gainera, beren gelakideei irakasteko ardura izango dute, beraiek izango dira dinamizatzaile, protagonista. Galdetu zuek ere etxean jolas hauen inguruan eta jolastu beraiekin. Jolasa da gure seme-alabekin baloreak eta komunikazioa lantzeko bide dibertigarriena, baita familian eta lagunartean euskara erabiltzeko aitzakia ezin hobea ere!
  3. Lehen Hezkuntzako 3. edo 4. mailan badago ikaslea, HEZ HIZ proiektuarekin egingo du topo. Euskal Herriko hainbat ikastetxetan lantzen ari dira egitasmo hau, eta guk iaz jarri genuen martxan. Hemen ere dinamizatzaile bat etorriko zaie gelara 3. hiruhilabetekoan. Modu didaktiko eta praktikoan landuko dute gaia. Munduko mapa hartu, eta munduan dauden lurralde eta kulturak aztertuko dituzte; begiak mundura zabaldu eta munduko hizkuntzekiko erakargarritasuna sentituko dute. Bidaia gure herri txikian amaituko dute, Euskal Herrian eta Lezon; munduko beste hainbat hizkuntza gutxitu bezala, gure herrian ere altxor bat badela ikusi, eta berau zaindu beharraz jabetuko dira. Horretarako euskara eta euskal kultura bultzatzeko egiten diren egitasmo desberdinak aztertuko dituzte, adibidez euskal abeslarien bideoak ikusi, kirolari erreferenteekin komunikatu… Hizkuntza aniztasuna eta euskarazko hartu-emanen kontzientziazioa barneratuz lan egingo dute.
  4. Lehen Hezkuntzako zikloan, alegia, 5. eta 6. mailan, iaz hasitako proiektuarekin dabiltza buru belarri: ALDAHITZ. Ikasleen euskararekiko jarrera positiboan eragin eta erabileran motibatzera bideratutako proiektua da. Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa bateko partaide dira gure seme-alabak. Egunerokoan, praktikotasunean, “Eusle” zereginean jartzen da ikasle talde bat, eta guztiek talde hori indartzea lortu behar dute, euskararen erabilera sustatuz.

             Baina guztiok dakigunez, gure seme-alabon heziketa ez dago eskolaren eskuetan bakarrik. Gurasook ere zeregin ezinbestekoa dugu balore hezitzaileen transmisioan. Baina nola lagundu dezakegu, guraso bezala (euskaraz jakin ala ez) euskara balore positibo bezala transmititzen gure seme-alabei?

            Galdera honetaz hausnartu eta kezkatzen gaituzten beste hainbat gaien inguruan gure ideiak elkarbanatzeko (“nola egin lagunartean euskaraz mintza daitezen, hizkuntza aniztasunaren testuinguruan euskara kokatzen ikasi, etxeko-lanetan nola lagundu…”), guraso lantegiak antolatu ditugu maiatzak 19an eta 26an, 15:00tatik 16:30tara, Lezon Herri Eskolan, Ebete aholkularitzaren eskutik. Animatu parte hartzera! (inskripzioa egiteko zirkularra jasoko duzue, bertan zuen datuak idatzi, eta zuen seme-alaben irakasleari eman).

            Ari gara bidea egiten. Pixkanaka. Baina ziur gaude lan honek fruitua emango duela. Eta horretarako zurekin kontatzen dugu. Izan dezagun gure ondorengoen heziketan parte hartze aktiboa!

EN EL NÚCLEO DE LEZO HERRI ESKOLA: NUESTROS HIJOS/AS, LOS VALORES EDUCATIVOS Y NUESTRA LENGUA 

            Cómo padres/madres, nos gusta saber qué hacen nuestros hijos/as mientras están en la escuela. Qué aprenden y también qué valores trabajan: la amistad, la coeducación, la inteligencia emocional, la autonomía, la autoestima… 

            De entre todos esos valores educativos hay uno de ellos que tiene mucha importancia: nuestra lengua, el euskera. ¿Pero cómo lograr que los niños/as tengan la oportunidad de aprender y amar libremente el euskera y de utilizarlo con ganas?

            Al igual que se hace con los otros valores, ésto último también requiere trabajo. Tenemos que trabajar con nuestros hijos/as el tema del euskera. En casa, en la calle, en la escuela. Es difícil, pero no imposible. Hay maneras, estrategias. Aprendámoslas, pues, pongámoslas en práctica en equipo en todas las comunidades de la herri-eskola, entrenémonos. Ese es nuestro desafío, y en eso está tratando de ayudar Euskara Talaia.

            Sin olvidar que los profesores/as trabajan todos los días con ahínco para fortalecer el euskera, desde Euskera Talaia hemos puesto en marcha algunos proyectos concretos con los alumnos/as: 

  1. Por ejemplo, si vuestro hijo/a está en 4º y 5º curso de Educación Infantil, este último trimestre os vendrá a casa a veces diciendo que han tenido la visita de un Txantxari. ¡Atención! ¡Están preparando una sesión de juego musical y se van a convertir en artistas! El día de la fiesta escolar, el 13 de mayo, tendréis la oportunidad de ver su espectáculo. Tomando como base la música y la danza y la expresión corporal, que tanto gustan a los niños/as, los acercaremos al euskera.
  2. En 1er y 2º curso de Educación Primaria tomaremos como punto de partida el juego. En el tiempo del recreo, en grupos y guiados por un dinamizador, aprenderán muchos juegos vascos que buscan el juego callejero y la relación amistosa; juegos de siempre y nuevos; pero que sean fáciles de interiorizar y utilizables con naturalidad. Posteriormente, además, tendrán la responsabilidad de enseñárselos a sus compañeros/as de clase, ellos/as mismos/as serán los dinamizadores, los protagonistas. Preguntadles vosotros también en casa acerca de esos juegos y jugad con ellos. El juego es el medio más divertido para trabajar los valores y la comunicación con nuestros/as hijos/as, y ¡también una excusa espléndida para que hablen euskera en el entorno familiar y de los amigos/as!
  3. Si el alumno/a está en 3er o 4º curso de Educación Primaria, se encontrará con el proyecto HEZ HIZ. Es una iniciativa que están trabajando en muchos centros escolares del País Vasco, y nosotros la pusimos en marcha el año pasado. En este caso también vendrá un dinamizador a clase en el tercer trimestre. Trabajarán el tema de manera didáctica y práctica. Tomarán el mapa del mundo y estudiarán las regiones y las culturas que hay en él; abrirán los ojos al mundo y sentirán atracción hacia las lenguas que hay en él. Finalizarán el viaje en nuestro pequeño pueblo, en el País Vasco y en Lezo; al igual que las otras lenguas minorizadas, se darán cuenta de que en nuestro pueblo tenemos un tesoro y que debemos cuidarlo. Para ello, analizarán las distintas iniciativas que se llevan a cabo para fomentar el euskera y la cultura vasca; por ejemplo, verán videos de cantantes, se comunicarán con deportistas de referencia… Trabajarán interiorizando la pluralidad de lenguas y la concienciación de las relaciones en euskera.
  4. En el tercer ciclo de Educación Primaria, es decir, en 5º y 6º curso están inmersos en un proyecto que emprendieron el año pasado: ALDAHITZ. Es un proyecto que tiene como objetivo influenciar en la actitud positiva hacia el euskera y en la motivación de su uso. Nuestros hijos/as forman parte de una investigación que lleva a cabo la Universidad del País Vasco. En su día a día, en la práctica, hay un grupo de alumnos/as que se pone en el papel de “Eusle”, y todos tienen que conseguir que se refuerce este grupo, fomentando el uso del euskera.

            Sin embargo, todos sabemos que la educación de nuestros hijos/as no está sólo en manos de la escuela. Los padres/madres también jugamos un papel imprescindible en la transmisión de valores educativos. Pero, como padres/madres que somos (sepamos euskera o no),  ¿cómo podemos ayudar a transmitir a nuestros hijos/as el euskera como un valor positivo? 

            Para reflexionar sobre éste tema y para intercambiar nuestras ideas acerca de muchos otros que nos preocupan (“cómo hacer para que hablen con los amigos/as en euskera, aprender a ubicar el euskera en el contexto de la pluralidad de lenguas, cómo ayudarlos con las tareas escolares…”) hemos organizado unos talleres para padres/madres el 19 y el 26 de mayo de 15:00 a 16:30 en Lezo Herri Eskola, de la mano de la Asesoría Ebete. ¡Animaros a participar! (recibiréis la circular para realizar la inscripción, escribir en ella vuestros datos y dárselos a los profesores/as de vuestros/as hijos/as.

           Estamos haciendo camino. Poco a poco. Pero estamos seguros de que este trabajo tendrá su fruto. Y para ello contamos contigo. ¡Tengamos una participación activa en la educación de nuestros descendientes!