2020-11-19

Zeuk ere euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi baduzu, 16 urte edo gehiago badituzu eta euskara ulertzen baduzu, emazu izena honako helbidean:
https://izenematea.euskaraldia.eus/

Jakizu bestalde, Lezon Euskaraldiari hasiera Gurutze Santuaren plazan, azaroaren 20an 17:00etan emango zaiola. Aurten, pandemia egoera dela eta, ezingo dugu elkarrekin bildu baina suziriak entzun ordu, etxean bada ere, festa zeure egin dezazun gonbidatzen zaitugu.

Bestalde, Oarsoaldean Euskaparate lehiaketa antolatu da. Beraz, dendaria bazara, zure erakusleihoa Euskaraldiaren kolorez janzteko aukera aparta duzu. Sariak bikainak dira. Anima zaitez!
Lezo Herri Eskolak Euskaraldian ere, muxukoarekin egonagatik, euskaraz bizitzen jarraitu nahi du. Egizu gurekin bat eta euskaraz gozatu!

Lezo Herri Eskola
telefonoa943514804
helbidea
Euskal Herria Plaza 1, 20100 Lezo
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika