Hasiera » Proiektuak

Ez gara bakarrik bizi, garena besteei zor diegu; ingurukoengandik, izan gizartea, izan natura, onura izugarriak lortzen ditugu. Eurak gabe ezin dugu geure burua ulertu eta eraiki. Gu geu ere partaide gara eta gure jokabide eta bizi ohiturek badute eragina gure inguruan, hasi etxe eta eskolatik, lagun artean, herrian... munduan.

Eta harrigarria bada ere, natura, mundua ahula da eta gure jokabideak, metatuak, ahaltsuak. Guri dagokigu, beraz, honen kontzientzia hartzea eta ohitura eta jokabide arduratsuak barneratzea egunerokoan. Etxekoekin batera eskolan ere honetan ahaleginduko gara.

IBAIALDE

Gure errekak ezagutu, aztertu eta zaintzeko urteroko kanpainan parte hartzen dugu.

BARATZEA

Proiektu berria da, lehen urratsak egiten ari gara hurrengo ikasturteari begira. Elkarlanean, naturaren dinamikari adi eta berekin bat eginez, elikadura osasuntsuaren aldeko apustua.

lanean

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz. Bertsolaritzak hizkuntza normalkuntzan lagun dezake, hizkuntza haurren eta gazteen aurrean prestigiatu eta erabiltzeko motibazio pizgarri izan daitekeelako.

Hitzaren bidez egiten den jolasa eta komunikazio ekintza den aldetik, euskal kulturaren adierazgarri arrakastatsua izan da eta oraindik, garaian garaiko hizkuntza eskakizunetara moldatzen jakin duelako.

Gainera, bertsogintzak ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekar dakizkioke eskolari.

Beraz, bada, bertsolaritza gure Hezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna ezin hobea dugu.

GU ERE BERTSOTAN 2012-13 PROGRAMA  ETA FUNTZIONAMENDUA

Bertsozale Elkartea: http://www.bertsozale.com

Gure liburutegiak eskola-dinamikarekin bat datorren baliabide garrantzitsua izan nahi du, ikaskuntza-ikasbideari eusten dion topagune kulturala eta sortzailea, ondokoak sustatuz

  • Irakurtzeko zaletasuna, plazer eta ezagutza berrien iturburu gisa.
  • Idazketa sortzailearekiko gustua.
  • Informazio-iturrien erabilera egokia.

Horretarako, dokumentu-funtsa erakargarria kudeatzen du eta etengabe eguneratzen du; aldizka, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako taldeekin jarduerak egiten ditu; halaber, aparteko jarduerak egiten ditu, besteak beste, liburuaren astea, idazleen bisitak...

Horretaz gain, liburutegiak jolas-orduan edo eguerdiko eskolaz kanpoko tartean alternatiba erakargarria eskaintzen du.

Proiektu berria da, lehen urratsak egiten ari gara hurrengo ikasturteari begira. Elkarlanean, naturaren dinamikari adi eta berekin bat eginez, elikadura osasuntsuaren aldeko apustua.

lanean