Hasiera »

ARDATZ METODOLOGIKOAK

Ikaskuntzaren kontzepzio KONSTRUKTIBISTA dugu abiapuntutzat. Irizpide psikopedagogiko hauek kontuan harturik, gure ikas–irakatsi prozesua ondoko ardatzetan oinarritzen dugu:

  • Ikaskuntza ingurunearekiko elkarreraginean gauzatzen den prozesu indibiduala da.
  • Dena ez da berdin ikasten.
  • Denok ez dugu berdin ikasten.
  • Kideen arteko erlazioaz ikasi egiten da.
  • Ikaskuntzak norberaren garapena eta maila eragiten ditu.
  • Norberaren aldez aurretiko ezagupenek ikaskuntza baldintzatzen dute.
  • Ikaskuntzak esanguratsua izan behar du, eguneroko bizitzan.
  • Motibazioa.
  • Ikasten ikastea.
  • Irakaslea ikaskuntzaren bitartekaria da.
  • Euskal kulturan oinarrituz, beste kulturak ikasi.

 

LEZO HERRI ESKOLAREN NORTASUN EZAUGARRIAK

Eskola Publikoa gara, jendartearen zerbitzura eta bere ingurunean errotua. Euskalduna, hizkuntza nagusia euskara izanik, pertsona eleanitzak heziz; guztion eta guztiontzako eskola, anitza, aukera berdinak eskainiz eta jatorri ezberdintasunak kontuan hartuz; aniztasun oro (jendartea, kultura, jatorria, erlijioa...) positiboki baloratu eta gure errealitatean murgiltzen saiatzen gara.

Dibertsitatearen integratzailea, desberdintasun sozialei eta muga pertsonalei (fisikoei, psikikoei...) erantzun eta konpentsatzen dihardugu.

Jendartean zein eskolan partaidetza bultzatzea dugu erronka, elkartasuna sustatzea eta ez indibidualismoa, talde-lana eta ez lehiakortasuna; hezkidetza, jendartean oraindik dauden rol desberdintasunen aurrean kritikoak eta eraldatzaileak; laikoa eta doakoa.

Nola gauzatzen da egokitze prozesua gure eskolan. Haurra eskolara ondo eta lasai egoki dadin, gure ustez, oinarrizko baldintza hauek eman beharko lirateke: 

  • Hasieran haurraren inguruko pertsona bat berarekin gelan egotea.
  • Ordutegi malgua izatea.
  • Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea, bakoitzak behar duen denbora emanez.

Bi urteko haurra apego fasean dagoenez, eskolara etortzeak separazio prozesoa bizkortu egiten du.

ETXEA 

  • Toki ezaguna.
  • Heldu ezaguna: gurasoak,aiton-amona...
  • Ama berarentzat.
  • Objetoak ezagunak.
  • Objetoak berarentzat.

ESKOLA

  • Toki ezezaguna.
  • Heldu ezezaguna: irakaslea.
  • Irakaslea lagunekin konpartitu behar.
  • Objeto ezezagunak.
  • Objetoak lagunekin konpartiru behar.

Aldaketa haundia denez, egoera honek haurrarengan inseguritatea sortarazten dio. Hau dela eta, ezinbestekoa da eskolan figura de apego horren ordezkoa bilatzea, hau da, irakasle eta haurraren arteko lotura sortzea.

Lotura hau ez da bapatean lortzen den gauza, eta hau eratzen den bitartean, haurra bere inguruko pertsona batekin gelan egotea oso beharrezkoa iruditzen zaigu.

Haurraren inguruko pertsona.

Egokitze denboraldiak irauten duen bitartean gelan egongo den pertsonaren jarrera oso garrantzitsua denez, gure ustez baldintza hauek bete beharko lituzke:

  • Hasieratik bukaera arte pertsona bera izatea.
  • Irakaslearengan konfiantza adierazi.
  • Lasai eta pozik azaldu.
  • Haurrarekiko babesa neurtu, norberak eta irakasleak pixkanaka ardura hori har dezaten. 

Prozesu hau aurrera eraman ahal izateko honako pauso hauek jarraituko ditugu:

  • Hasieran haurraren inguruko pertsona saio osoan gela barruan.
  • Gero, gelatik kanpo baina gertu ( pasilloan, sarreran), eta beharraren arabera sartzen eta ateratzen ibiliko da.
  • Nonbaitera joan (ogi bila, bazkaria prestatzera...) eta berriz eskolara bueltatu. Beharrezkoa da haurra jakinaren gainean egon dadin.
  • Eta azkenik, irakaslearekin utzi haurra agurtuz.