Etiketaren artxiboa: Heziberri

LOMCE – HEZIBERRIK ezarri nahi dituen azterketei buruzko mahai-ingurua

LHko 3. eta 6. mailan  LOMCE-Heziberri azterketak egin nahi dituztela eta mahai ingurua antolatu du Hezikuntzak, Lezo Herri Eskolako Guraso Elkarteak. Hilaren 18an, astelehena, egingo dute  Gezala aretoan 17:00etatik 19:00etara. Baikara eta Berritzeguneko kideek hartuko dute parte mahai inguru horretan.

Deialdiaren helburua azterketen inguruan familiak informatzea, eta Lezoko gurasoek zer egin dezakegun eztabaidatzea da. Hezikuntzak 3. eta 6. mailako gurasoei bereziki, baina baita Herri eskola, institutu eta gaian interesatuta dauden lezoar guztiei ere gonbidatzen die mahai-inguruan parte hartzera.

LOMCE_Mahaingurua_20160418

txartela_cas

Kalejira jendetsua LOMCE, Heziberri eta errebalidei planto esateko.

CGLyr4XWYAA_kMS.jpg:largeKalejira osteko argazkia Lezoko plazan.

Amaieran irakurritako komunikatua:

ERREBALIDEI PLANTO!!! GUK GEURE HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA

Arratsalde on eta mila esker LOMCEren eta ondorioz heziberrik ezartzen dituen errabaliden kontrako abordaia egitera etorri zareten pirata guztiei!! Piratak gara bai, eta badakigu Itsaso bareak inoiz ez duela arrantzale treberik sortu!! Horrexegatik batu gara gaurkoan hemen. Ez dugulako inork erabakitzerik nahi gure itsasoan zer egin behar den. Gure itsasoko erabakiak guk hartu nahi ditugu eta Lezon ere “abordaia” egiteko prest gaude!!

Altxor preziatuena da gure hezkuntza, etorkizuna gaurdanik jorratzen duena. Horrexegatik (Orereta, Zarautz, Oiartzun, Irun, Urretxu, Zumarraga, Barakaldo, Santurtzi, Gazteiz…)eta LEZON ere, beste hamaika herrietan bezala, herri mailako hezkuntza bilgunea sortu da. Hemen haur eskolako, ikastolako, herri eskolako, institutuko…irakasle, familia, ikasle eta herritarrak parte hartzen dugu udaletxearekin batera. Hilabetean behin batzen gara… eta nahi duen piratarentzat atea zabalik dago!! Beraz EKAINAREN 19an 18:00etan KULTURAN itxoiten zaitugu!! Abordaia prestatzera goaz!!

Errebalidak Piraten hezkuntza kontrolatzeko tresna gisa ezarri nahi da, zer eman eta nola eman arautzen duena,… Umea ardatz ez den hezkuntza sistema ezarriz!!

Baina Piratok badakigu Lehen Hezkuntzako errebalida horiek ez dutela haurraren expedientean INOLAKO eraginik! jajaja! eta honetaz baliatuko gara! Aurrerantzean ezartzen bada… ondorioak larriak izango dira… DBHn eta BATXILERGOAN ezartzekotan eta ez gainditzekotan, gure piratek ez dute TITULUA lortuko nahiz eta kurtsoa gainditu!!

PIRATEN HEZKUNTZA HOBERENA DA!

Badakigu batera gauza handiak egin daitezkeela eta herri mailako erantzuna ezinbestekoa da. Gure ikasleak eta seme alabak babestera gatoz. Txikitik handira doan dinamika honetan, norbanako konpromisoetatik abiatuta konpromiso kolektiboak bilakatuz.

Oztopoz betetako hezkuntza sistema abordatzera goaz!!! eta gure hezkuntza sistema propioa irudikatzera goaz!!

“PIRATEN HEZKUNTZA HOBERENA DA”: inklusiboa, parte hartzailea, herritarra, euskalduna… Lezon ere, abordatzera gatoz!!!

Animo herriz herri,… LOMCErik gabeko herriak sortzera goaz!!!

CGLsMJZWkAAsyWT

Egun berean, gaiarekin lotuta OarsoaldekoHitzan ateratako artikulu interesgarria: http://oarsoaldea.hitza.eus/2015/05/29/piraten-plantoa-lomceri/

Ostiralean Heziberri eta LOMCEri abordaia Lezon

Maiatzak 29, arratsaldeko 5etan, Euskal Herria plazan,  KALEJIRA ALAIA ETA KOLORETSUA!

LEZOn LOMCE eta ondorioz Heziberritik datozen errebalidak abordatzera goaz!!! Zu ere, izan zaitez pirata!!!

11205588_1431339613851639_5287037766059349457_n

 

 

 

 

 

 

 

 

LOMCE ABORDATZERA GOAZ… izan zaitez pirata errebaliden kontra!
Buruhandiak, txaranga, txistulariak, dantzariak, abeslaria, ipuin kontalaria… eta herri argazkia!!
 
 
LOMCEren ondorioz, ERREBALIDETAN OINARRITZEN DEN HEZKUNTZA SISTEMA MARTXAN JARRI NAHI DUTE.
 
ALARMA GORRIA, ALARMA GORRIA…
 
HAMAIKA ARRAZOI DITUGU;
– Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko errebaliden aurrerapena da.
– konpetentziei erabateko erasoa suposatzen du.
– Hezkuntza zentralizatzea eta kontrolatzea dute helburu.
– Kanpo ebaluatzaileek egingo dituzte, umeak ezagutu gabe, egun bateko frogen emaitzetara mugatuz. Eta guztiei berdina exigituz.
– Lehen hezkuntzan ez du eraginik ikaslearen, gure seme alaben expedientean, bai aldiz aurrerantzean ez badute gainditzen— EZ dute TITULUA lortuko.
IKASLEAK ETA GURE SEME ALABAK BABESTUKO DITUGU!!
 
Txikitik handira, norbanakotik kolektibora…
FAMILIA, IKASLE, IRAKASLE, HERRITAR… BATERA GAUZA HANDIAK EGIN DITZAZKEGU!!
Zabaldu deialdia 4 haizetara…
Ekarri zapia eta partxea!
kartela zabaldu herrian, komertzioetan, tabernetan,… guztion artean gelditzera goaz!!
 

LEZOKO HEZKUNTZA BILGUNEA