Parte hartu

logoFamilia agurgarriok:

Zuen seme-alabak eskola honetara etorriko diren lehenengo aldia dela aprobetxatuz HEZIKUNTZA Guraso Elkarteak gutun honen bidez adierazi nahi dizue nortzuk garen eta zer egiten dugun. Lan handia dugu egiteko eta elkarte hau osatzen dugun guraso-talde honek eskola hobea lortzea beste helbururik ez du.

Ekintza hauen barruan daude: eskolaren eguna (puzgarriak, haur jolasak, musika, bazkaria, etab.), eskolaz kanpoko kirola ordaintzea, mendi irteerak, txokolatadak, txistorrada, gabonetako Olentzero, Hezikuntza aldizkaria, kultur jarduerak, Korrika, web orria, ikasturte bukaerako bidaia egiteko dirulaguntza, guraso topaketak, eta abar.

Dirua garrantzitsua da baina Elkarte honek zure laguntza ere behar du. Orain jendez eskas gabiltza eta kontuan izan behar dugu gure seme-alabak hazten ari direla eta zikloz aldatu eta eskola utzi egingo dutela. Gu ere beraiekin goaz, eta Guraso Elkartea utzi beharko dugu, horregatik jende berria behar dugu eskolan lan egiteko prest.

Interesatuenak gu gara, eskola gero eta hobea izatea guri interesatzen zaigu gehien, gurasooi.

2013-2014 ikasturterako kuota familiako 20 € da.

Beheko aldean bi atal dituzue betetzeko: batean sinatuta kuota kobratzeko baimena ematen duzue, eta bestean, Guraso Elkartean parte hartzeko prest bazaudete izena eta telefonoa jarri behar dituzue.

Eskerrik asko,

HEZIKUNTZA GURASO ELKARTEA

 …………………………………………………………………………………….

…………………………………………………………………………………………

Tfno zka.:……………………………………..

familiak, Lezo Herri Eskola eta Lezo Institutuan ordainketak egiteko emana duten kontu korrontetik, hezikuntza guraso elkarteari ordaintzen zaion kuota zuzenean kobratzeko baimena ematen du.

Aita, ama edo tutorearen sinadura,

……………………………………………………………………………………………………………..

Tfno zka…………………………………………

HEZIKUNTZA Guraso Elkartean parte hartu nahi dut.