Azaroak 28, arratsaldeko 17:00 tan Donostiako Boulevardean manifestaldia

Azaroak 28, arratsaldeko 17:00tan manifestazioa Donostiako Boulevardean gure hezkuntza eredu propioa eraikitzeko.

azaroak 28 - GIPInfo gehiago: http://hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es

Aurreko ostiralean Lezoko Hezkuntza plataformako kideak manifestaziora joateko deia egin genuen.

10455349_1524153484570251_2476592291818992967_n

Baikarako deia:

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO GURASOEI

Euskal Eskola Publikoko gurasook gure desadostasuna adierazi nahi dugu LOMCE
eta HEZIBERRI hezkuntza erreformen aurrean.
Bi erreforma hauek gaitzesten ditugu: Hezkuntza sistema PROPIOrantz oztopo
direlako eta ESKOLA PUBLIKOAk hezkuntzaren ARDATZ izateari utziko
diolako. Guk, GUZTION ETA GUZTIONTZAKO eskola, pertsona guztion
hezkuntza INTEGRALArekin konprometitua dagoena nahi dugu.
EKITATEAN oinarritua eta jatorrizko desberdintasun sozial eta muga pertsonalak
gainditzen dituena, bazterketa soziala ekidin eta desberdinaren INKLUSIOA
bermatzen duen hezkuntza nahi dugu.
HEZKIDETZAn heziz, EUSKAL KULTURA beste kulturekin elkar aberastuz,
elebitasunean aurrera pausuak emanez EUSKARA indartuz, gure herriaren
aurrerapena eta JUSTIZIA SOZIALA lortzeko GIZA BALOREAK irakatsiz,
pertsonengan oinarritzen den pedagogia praktikan jarriz, ikastetxeko proiektuak
eskola komunitatearen parte hartze DEMOKRATIKOArekin garatuz, eta
LAIKOTASUNA bultzatuz.

Zintzilik irratiko elkarrizketa Lezoko plataformako kide den Leireri

http://www.zintzilik.net/?p=17311

Lezoko Hezkuntza Topagunearen bilera irailaren 21ean

Ikasturtea hasi berri da eta bagatoz, bagatoz,…
Dakizuenez iaz sirimiri eran zetorrena, LOMCE eta honen aplikazioa, aurten zaparrada eran ezarriko da gure eskoletan.
Besteak beste, 3 eta 6.mailako errebalidak ikastetxe guztietan egingo dira (azken hau Madriletik ezarri beraz, edukiak… bertakoa ere izango da).
Baina ez da aldaketa bakarra,…
                 eta guk ere asko dugu esateko, familia, irakasle, ikasle zein herritarra izan.
Aurten ere ekimen xumeak  eta informazioa izatea ezinbestekotzat jotzen dugu. Horrexegatik martxan jarri eta hurrengo hezkuntza topagunea Irailak 21, 18:00etan KULTURAN.

irailak 21irailak 21_b

Kalejira jendetsua LOMCE, Heziberri eta errebalidei planto esateko.

CGLyr4XWYAA_kMS.jpg:largeKalejira osteko argazkia Lezoko plazan.

Amaieran irakurritako komunikatua:

ERREBALIDEI PLANTO!!! GUK GEURE HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA

Arratsalde on eta mila esker LOMCEren eta ondorioz heziberrik ezartzen dituen errabaliden kontrako abordaia egitera etorri zareten pirata guztiei!! Piratak gara bai, eta badakigu Itsaso bareak inoiz ez duela arrantzale treberik sortu!! Horrexegatik batu gara gaurkoan hemen. Ez dugulako inork erabakitzerik nahi gure itsasoan zer egin behar den. Gure itsasoko erabakiak guk hartu nahi ditugu eta Lezon ere “abordaia” egiteko prest gaude!!

Altxor preziatuena da gure hezkuntza, etorkizuna gaurdanik jorratzen duena. Horrexegatik (Orereta, Zarautz, Oiartzun, Irun, Urretxu, Zumarraga, Barakaldo, Santurtzi, Gazteiz…)eta LEZON ere, beste hamaika herrietan bezala, herri mailako hezkuntza bilgunea sortu da. Hemen haur eskolako, ikastolako, herri eskolako, institutuko…irakasle, familia, ikasle eta herritarrak parte hartzen dugu udaletxearekin batera. Hilabetean behin batzen gara… eta nahi duen piratarentzat atea zabalik dago!! Beraz EKAINAREN 19an 18:00etan KULTURAN itxoiten zaitugu!! Abordaia prestatzera goaz!!

Errebalidak Piraten hezkuntza kontrolatzeko tresna gisa ezarri nahi da, zer eman eta nola eman arautzen duena,… Umea ardatz ez den hezkuntza sistema ezarriz!!

Baina Piratok badakigu Lehen Hezkuntzako errebalida horiek ez dutela haurraren expedientean INOLAKO eraginik! jajaja! eta honetaz baliatuko gara! Aurrerantzean ezartzen bada… ondorioak larriak izango dira… DBHn eta BATXILERGOAN ezartzekotan eta ez gainditzekotan, gure piratek ez dute TITULUA lortuko nahiz eta kurtsoa gainditu!!

PIRATEN HEZKUNTZA HOBERENA DA!

Badakigu batera gauza handiak egin daitezkeela eta herri mailako erantzuna ezinbestekoa da. Gure ikasleak eta seme alabak babestera gatoz. Txikitik handira doan dinamika honetan, norbanako konpromisoetatik abiatuta konpromiso kolektiboak bilakatuz.

Oztopoz betetako hezkuntza sistema abordatzera goaz!!! eta gure hezkuntza sistema propioa irudikatzera goaz!!

“PIRATEN HEZKUNTZA HOBERENA DA”: inklusiboa, parte hartzailea, herritarra, euskalduna… Lezon ere, abordatzera gatoz!!!

Animo herriz herri,… LOMCErik gabeko herriak sortzera goaz!!!

CGLsMJZWkAAsyWT

Egun berean, gaiarekin lotuta OarsoaldekoHitzan ateratako artikulu interesgarria: http://oarsoaldea.hitza.eus/2015/05/29/piraten-plantoa-lomceri/

Ostiralean Heziberri eta LOMCEri abordaia Lezon

Maiatzak 29, arratsaldeko 5etan, Euskal Herria plazan,  KALEJIRA ALAIA ETA KOLORETSUA!

LEZOn LOMCE eta ondorioz Heziberritik datozen errebalidak abordatzera goaz!!! Zu ere, izan zaitez pirata!!!

11205588_1431339613851639_5287037766059349457_n

 

 

 

 

 

 

 

 

LOMCE ABORDATZERA GOAZ… izan zaitez pirata errebaliden kontra!
Buruhandiak, txaranga, txistulariak, dantzariak, abeslaria, ipuin kontalaria… eta herri argazkia!!
 
 
LOMCEren ondorioz, ERREBALIDETAN OINARRITZEN DEN HEZKUNTZA SISTEMA MARTXAN JARRI NAHI DUTE.
 
ALARMA GORRIA, ALARMA GORRIA…
 
HAMAIKA ARRAZOI DITUGU;
– Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko errebaliden aurrerapena da.
– konpetentziei erabateko erasoa suposatzen du.
– Hezkuntza zentralizatzea eta kontrolatzea dute helburu.
– Kanpo ebaluatzaileek egingo dituzte, umeak ezagutu gabe, egun bateko frogen emaitzetara mugatuz. Eta guztiei berdina exigituz.
– Lehen hezkuntzan ez du eraginik ikaslearen, gure seme alaben expedientean, bai aldiz aurrerantzean ez badute gainditzen— EZ dute TITULUA lortuko.
IKASLEAK ETA GURE SEME ALABAK BABESTUKO DITUGU!!
 
Txikitik handira, norbanakotik kolektibora…
FAMILIA, IKASLE, IRAKASLE, HERRITAR… BATERA GAUZA HANDIAK EGIN DITZAZKEGU!!
Zabaldu deialdia 4 haizetara…
Ekarri zapia eta partxea!
kartela zabaldu herrian, komertzioetan, tabernetan,… guztion artean gelditzera goaz!!
 

LEZOKO HEZKUNTZA BILGUNEA