Nor gara?

HEZIKUNTZA GURASO ELKARTEA

Lezo Herri Estola eta Lezo Institutuko ikasle guztien gurasook osatzen dugu Guraso Elkartea.

Gure helburu nagusia eskola bizitzan parte hartzea da, ahal dugun neurrian geure laguntza eskainiz eta ekarpenak eginez, gure haurren eskolatzea ahalik eta onena izan dadin. Horregatik, Eskola Kontseiluan eta Eskola Kirola batzordean parte hartzen dugu, liburu eskatu eta banatzen ditugu, ekitaldiak antolatzen ditugu…

Elkartea zabala eta irekia da. Zuek denok parte hartzea nahiko genuke eta erraza duzue: alde batetik, eskolako gastuak ordaintzeko emandako kontu korrontetik urteko kuota, 20€/familiako ordainduz eta, bestetik, hori bezain garrantzitsua edo gehiago, gure ondoan lan eginez.

Zuen kezkak helaraztea gustatuko litzaiguke, ideak edo/ta ekarpenak, guretzako oso baliagarriak izango lirateke. Eskolako harrera gelatxoan gutunontzi bat dugu, eta bertan notatxo bat utziz gero, zuen telefono zenbakiarekin, zuekin harremanetan jarriko gara.

 HAUR, IRAKASLE, GAINONTZEKO LANGILE ETA GURASOEN ESKU DAGO ESKOLA HOBETZEA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*