Hileko artxiboak: maiatza 2018

Hezikuntza aldizkariaren 25. zenbakia prest!

Eskolako jaiaren bezperan argitaratu dugu Hezikuntzaren 25. alea. Bertan  Lezoko Hezkuntza Publikoa osatzen dugun Haurtxo haurreskola, Lezo Herri Eskola eta Lezo Institutuko ikasleen lanak eta argazkiak topatuko dituzue. 

Aurtengo erreportajean atzerritik gure eskolara eta herrira etorritako lau familien bizipenak ezagutzeko aukera izango duzue. Herritar ospetsu eta  ikasle ohi bati buruzko testuak irakurtzeko aukera ere badago, eta baita Xoxolur mendi taldeak, Talaia Euskara taldeak eta Elkarbizitza-Behatokiak landutako artikuluak ere.

Gure aldetik eskerrak eman nahi dizkiegu Sandra, Madalina, Fayçal, Robiul, Lierni eta Maddaleni gure eskaerei hain jator erantzuteagatik. Eskerrak ere Talaian, Xoxolurren eta Behatokian zabiltzaten guraso guztiei; eta milesker ere  marrazkiak eta lanak egin dituzuen ikasle eta irakasle guztiei, aupa zuek!

Amaitzeko, web honetara ere ekarri nahi dugu editorialean Iñaki Zipitriari buruz idatzitakoa, aurtengo aldizkarian zerbait berezia izan bada, bere heriotzak sortutako hutsunea izan baita.

Hezikuntza 25 aldizkari osoa pdf formatuan.

Aurreko urteetako aldizkariak hemen