Hileko artxiboak: ekaina 2017

BERROGEIA BILATZEN jolasaren irabazleak

Aurten Hezikuntza Guraso elkarteak 40 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko eskolako ikasle eta gurasoei marrazkiak egiteko eskatu genien, eta jasotako marrazki guztien artean bi sari banatu ditugu. Irabazleak Kizkitza Lucas eta Nagore Nieva izan dira. Milesker zuen marrazkiak bidaltzeagatik!

Marrazki irabazlea aldizkariko orrialdeetan ezkutatu genuen, eta irudiak aurkitzen laguntzen ziguten lagunen artean 6 sari egongo zirela esan genuen. Baina 40 urte ez dira urtero egiten eta urteurrena ospatzeko Hezikuntza Guraso elkarteak aurten 9 sari banatzea erabaki du parte hartzaileen artean. Aupa zuek eta milesker parte hartzeagatik.

Sarituak hauek zarete:

June Cintero (LH 2), Jon Susperregi (LH 3), Ekhi Susperregi (LH 3), Elaia Arruti (LH 4), Irati Lobete (LH 4), Aratz Cintero (LH5), Irune Fernández (LH6), Nagore Lobete (DBH 3) eta Beñat Balda (DBH 3)

Gogoratu aipatutako 9 lagun horiek Errenteriako Xenpelar liburu dendarako 30 eurotako txartel bana duzuela zuentzat gordeta. (Txartela nola eskuratu dezakezuen azaltzeko imeil bat bidaliko dizuegu aste honetan).

Amaitzeko, milesker jolasean parte hartu duzuen guztioi !

Hezikuntza 24 aldizkaria web orrian

Urtero bezala maiatzarekin batera Lezoko Hezkuntza Publikoaren urteroko aldizkaria argitaratu dugu Haurtxo haurreskola, Lezo herriko eskola eta Lezo Institutuko irakasle eta ikasleen laguntzarekin. Herritarren eta ikasle ohien laguntza ere jaso dugu, eta aurtengoan bereziki norbait eskertu behar badugu, orain dela 40 urte Hezikuntza Guraso elkartea sortu zuten gurasoak eta orduan beraiekin lanean aritu ziren irakasleen laguntza da. Aldizkarian topatuko duzue Lezon eskola publikoa, euskalduna eta herritarra bultzatu zuten guraso eta irakasle haien testigantza. Beste hainbat lan ere topatuko dituzue gure aldizkarian, eta baita gure ikasle, langile eta irakasleen argazkiak ere.

Hezikuntza 24 aldizkari osoa pdf formatuan.

Aurreko urteetako aldizkariak hemen