Hileko artxiboak: azaroa 2015

Azaroak 28, arratsaldeko 17:00 tan Donostiako Boulevardean manifestaldia

Azaroak 28, arratsaldeko 17:00tan manifestazioa Donostiako Boulevardean gure hezkuntza eredu propioa eraikitzeko.

azaroak 28 - GIPInfo gehiago: http://hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es

Aurreko ostiralean Lezoko Hezkuntza plataformako kideak manifestaziora joateko deia egin genuen.

10455349_1524153484570251_2476592291818992967_n

Baikarako deia:

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO GURASOEI

Euskal Eskola Publikoko gurasook gure desadostasuna adierazi nahi dugu LOMCE
eta HEZIBERRI hezkuntza erreformen aurrean.
Bi erreforma hauek gaitzesten ditugu: Hezkuntza sistema PROPIOrantz oztopo
direlako eta ESKOLA PUBLIKOAk hezkuntzaren ARDATZ izateari utziko
diolako. Guk, GUZTION ETA GUZTIONTZAKO eskola, pertsona guztion
hezkuntza INTEGRALArekin konprometitua dagoena nahi dugu.
EKITATEAN oinarritua eta jatorrizko desberdintasun sozial eta muga pertsonalak
gainditzen dituena, bazterketa soziala ekidin eta desberdinaren INKLUSIOA
bermatzen duen hezkuntza nahi dugu.
HEZKIDETZAn heziz, EUSKAL KULTURA beste kulturekin elkar aberastuz,
elebitasunean aurrera pausuak emanez EUSKARA indartuz, gure herriaren
aurrerapena eta JUSTIZIA SOZIALA lortzeko GIZA BALOREAK irakatsiz,
pertsonengan oinarritzen den pedagogia praktikan jarriz, ikastetxeko proiektuak
eskola komunitatearen parte hartze DEMOKRATIKOArekin garatuz, eta
LAIKOTASUNA bultzatuz.

Zintzilik irratiko elkarrizketa Lezoko plataformako kide den Leireri

http://www.zintzilik.net/?p=17311