Hileko artxiboak: iraila 2014

Urriaren 13ko Guraso elkarteko bilerara gonbidapena

logoS.O.S. GURASO ELKARTEAK

Beste urte batez Hezikuntza eta Zubitxo elkartetako gurasook lan asko egin dugu ikasturte honetan: Institutuko liburu banaketa, goiz txokoa, web orria, Santomasak, Olentzero, Inauteriak, baratzako lanak, istitutuko hitzaldiak, Mendekostetan Altxorraren bila eta Santakrutzetako jolasak, eta baita Eskolako jaiaren antolaketa, serigrafia tailerra, jolasak, bazkaria, Modestoren dantzaldia, aldizkaria…

Ez, ez zaigu lanik falta guraso elkarteko gurasoei, baina BAI eskuak!. Hemen aipatutako guztia -eta askoz gehiago- ezinezkoa baita gurasoen parte hartzerik gabe.

Batzuk datozen bezala, beste batzuk joan egiten dira beraien seme-alabek ikasketak amaitzean eskolan (edo institutuan). Horregatik, idatzi honen bitartez, elkarteko kide izan nahi duten gurasoen beharra dugula adierazi nahi dizuegu.

Guraso elkarteko kide izatera animatu nahi zaituztegu, eta horretarako urriaren 13an arratsaldeko 17:00etan egingo dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu.

Gurekin harremanetan jartzeko:

Hezikuntza@gmail.com edo zubitxoge@gmail.com