Hileko artxiboak: maiatza 2014

Euskal eskola publikoaren jaia Balmasedan ekainaren 1ean

Ekainaren 1ean Balmasedara!

Aurten, inoiz baino gehiago agian, murrizketarik gabeko eta LOMCErik gabeko Euskal Eskola Publikoa aldarrikatuko dugu Balmasedan, eta Europan gertatzen den moduan, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dela.

Indarrak batu behar ditugu hainbat erasori aurre egiteko. Gero eta diru gutxiago dago gure Eskolarentzat: azpiegiturentzat, gure seme-alaben garraioarentzat, euren testu-liburuentzat, guraso elkarteontzat, aniztasunari aurre egiteko baliabideentzat, irakasleentzat…

Hori gutxi balitz, LOMCEk hezkuntzaren pribatizazioan sakondu nahi du eta pasa den mendera atzera eginarazi, guk nahi dugun hezkuntza-sistema lortzeko aurrera egin ordez.

Guzti hori gogoraraziko dugu Balmasedan. Baina gauza guztien gainetik, egun ederraz disfrutatu nahi dugu, eta, erdiko orrietan ikusiko duzuen moduan, egitarau ederra prestatu dugu, jai-giroaz gozatzeko gure Eskola aldarrikatuz aldi berean.

Egitaraua

Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaiaren abestia

[youtube qr81FzMDe5k]

Info + http://euskaleskolapublikoarenjaia.org/

Eskola festako zozketa

Eskolako jaian egindako zozketaren zenbaki saridunak hauxek izan ziren:

3. saria – 0481
2.

saria- 0788
1. saria – 1007

Egunean bertan agertu ziren 1. eta 2. sariak, baina 3. ez da oraindik agertu. Beraz, 0481 zenbakia duena jar dadila Guraso elkartearekin harremanetan saria jasotzeko.

Milesker jaian parte hartu zenuten guztioi.

Hezikuntza aldizkariaren 21. zenbakia prest!

Hezikuntza21_2014_webAurki ikasle guztiok Hezikuntza aldizkaria jaso eta etxera eramateko aukera izango duzue.

Seguraski askok ezingo duzue itxaron, eta horrexegatik hementxe duzue aurtengo Hezikuntza aldizkariaren aurrerapena.

Hezikuntza guraso elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu aldizkaria egiten lagundu diguten Haurtxo, Eskola eta Institutuko ikasle eta irakasleei; bileretan parte hartu eta idazten aritu diren gurasoei; argazkilari eta maketatzaileari; eta Ludoteka, Murixka, Musika eskola eta Liburutegiko lagunei beraien ateak irekitzeagatik. Aupa zuek!

Eta larunbatean Eskolako jaian elkar ikusiko dugunez, jakin zuen balorazio, kritika, iradokizunak eta gainontzekoak gustura jaskoko ditugula. Baina aurretik irakurri, eta aldizkaria ordenagailuan irakurtzeko klikatu hemen!

On egin!