Hileko artxiboak: otsaila 2014

Inauteriak bertan ditugu

Urtero legez inauteriak ate joka ditugu. Otsailaren 27an, ostegunean, jaitsiko da Trapujale Jaizkibeletik, eta eskolako haur eta gurasoak gainontzeko Lezoarrekin batera zain egongo gara Martizkone baserrian. Horrela hasiko dira astearte bitarte luzatuko diren Lezoko iñauteriak. Ikusi programazioa hemen

Ostegunean Trapujaleri ongietorria emateko dantza egingo dugu, eta oraindik dantza ez dakizuenentzat hona hemen bideoa:

[youtube hZZefbQYBek]

Lezoko Herri eskola eta Institutuko ikasleentzat egun handia ostiralean izango da. Otsailaren 28an kiroldegiko urteroko emanaldia eskainiko digute eskola eta institutuko neska mutilek.

Bertan erabiliko diren jantzien informazio eta dantzen musikak irakurgarri eta entzungai dituzue ondorengo esteka honetan http://www.lezoherrieskola.eus/blog/2014/02/14/inauteriak-ate-joka-ditugu/

Eta amaitzeko, oraindik norbaitek Trapujaleren jatorria ondo ezagutzen ez badu, lotura honetan aurkituko du bere historia:

http://www.lezo.net/sites/default/files/Trapujale-Lezoko%20inauteria.pdf

Elkarbizitza Behatokiak Zero Irain! kanpaina hasi du

Zero irain kanpainaAurreko asteko Guraso elkarteko bileran Elkarbizitza Behatokiko kide bat egon zen gurekin. Bileran Behatokiaren martxa eta egitasmoak azaldu zizkigun, eta horien artean aurtengorako antolatu duten Zero Irain! kanpainaren berri eman zigun.

Kanpaina honen abiapuntua Logotipoa bilatzea da, eta horretarako ikasle eta gurasoen laguntza eskatu dute. Marrazkiak aurkezteko epea otsailaren 26an amaituko da, beraz animatu eta azkar ekarri zuen proposamena eskolara.

Hona hemen gaiaren inguruan Elkarbizita Behatokiak gurasoentzat zabaldu duen gutuna:

Guraso edo legezko tutore agurgarria:

Joan den ikasturtean Elkarbizitza Behatokia sortu genuen, eskolako giroa hobetu eta bertan parte hartzen dugun ikasle, guraso eta eskolako langileen arteko harremanak sendotzeko helburuarekin.

Helburu hori lantzen hasteko asmoz, aurtengo ikasturtean kanpaina bat abian jartzea erabaki dugu: “Zero Irain!” kanpaina. Kanpaina honen bidez, hitzezko erasoek (irainak, mehatxuak…) ume guztiengan eta, bereziki, baztertzeko arriskuan dauden umeengan izan dezaketen ondorio psikologiko kaltegarriez ohartarazi nahi dugu. Jarraitu Elkarbizitza Behatokiak Zero Irain! kanpaina hasi du irakurtzen