Hileko artxiboak: abendua 2013

Oporretan badago zer egin Lezon eta Donibanen

Abenduak 23

Arratsaldez Donibaneko Ludotekan jolasak, tailerrak eta Gabonetako apaingarriak eta “Potxin eta Patxin” pailazoek “ Oihan koloretsua” eskainiko dute.

Abenduak 24

Hator_hator_irudia_tx– 12:00 “Hator hator Kantatzera” Lezoko Euskal Herria plazatik abiatu eta plazan amaituko da (edo Saldisen euria eginez gero). Amaieran Murixkakoen dantzak eta Olentzerori gutunak eta muxuak emateko aukera izango dute txikienek.

– 18:00 Donibaneko Meipitik abiatuko dira Mari Domingi eta Olentzero

– 18:30 Lezoko San Pedro auzotik Olentzero etorriko da.

Abenduak 25

– 12:00: Lezoko Altamiratik abiatuko da Olentzero, eta plazan opariak banatuko ditu.

Abenduak 26

-16:30 “Hamburgesa zaparrada” filma Lezoko Gezala Auditoriumean, eta jarraian haur jolasak Lezo Herri Eskolako patioan.

-Arratsaldez Donibaneko Ludotekan jolasak, tailerrak eta Txoborro magoa.

 

Abenduak 27

-11:00 Lezoko Saldize plazatik abiatuta mendi buelta Xoxolurran barrena, Irrien lagunak antolatuta.

– Arratsaldez Donibaneko Ludotekan jolasak, tailerrak eta txokolate jana.

Abenduak 29

-11:00 Sukaldaritza tailerra eta bazkaria Lezoko Ikastolako jangelan, Irrien lagunak antolatuta.

-16:30 “Hiru Mosketariak” filma Lezoko Gezala Auditoriumean, eta jarraian haur jolasak Lezo Herri Eskolako patioan.

 

Urtarrilak 2

-16:30 “Monster House” filma Lezoko Gezala Auditoriumean, eta jarraian haur jolasak Lezo Herri Eskolako patioan.

 

Urtarrilak 4

-16:30 “Dr. Dolittle 3” filma Lezoko Gezala Auditoriumean, eta jarraian haur jolasak Lezo Herri Eskolako patioan.

 

Urtarrilak 5

– 12:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotsen “Bizipoza” emanaldia Lezoko Bekoerrota kiroldegian (Sarrerak 5€)

-18:00 Donibaneko Meipitik Errege kabalgata

– 19:00 Errege kabalgata Lezoko Lopenetik abiatuta.

HATOR, HATOR KANTATZERA 2013

Abenduaren 24an, 12:00etan, Euskal Herria plazan.

12:30ean, Lezoko Plazan.

Hator_hator_2013Aurreko urteetan ekintza honek izandako arrakasta ikusita, berriro lanean hasiak gara, proposatutako helburuak lortzeko asmoarekin.

Ezagutzen ez duzuenontzat, “Hator, Hator Kantatzera”-ren helburua etxean eta kalean kantatzeko ohitura berpiztea da.

Horregatik, ekimen horretan gogotsu parte hartzera bultzatzen zaituztegu, zuen seme-alaba, lagun eta familiartekoekin batera.

Ekimen hori abenduan zehar garatuko da, eta gailurra hilaren 24an izango du, Olentzero ospatuz eta hilabetean garatutako guztia praktikatuz.

Eta hori, nola?

Hasteko, gaur bertan ekin familian kantatzeari, web honetan bertan aurkituko dituzue abestiak, lotura honetan klikatuz HATOR – HATOR ABESTIAK .

Azkenik, adierazi nahi dizuegu ilusio eta gogo handia ipini ditugula proiektu honetan, bai Lezo Herri Eskolak, Pasaia Lezo Lizeoak, Murixka Dantza Taldek eta

Musika Eskolak ere.

Orain, gure ilusio hau zuei ere pasatzea nahi genuke.

Besterik gabe, eutsi goiari!

HATOR, HATOR ABESTIAK

Hator_hator_irudia_txAurten abestuko ditugun abestien letra eta musika.

Abesti guztien grabaketa eta moldaketak TOMAS GARBIZU LEZOKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAK eginak dira.

1- KALEJIRA BELENEN

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

1-1 OILARRAK KANTA KANTARI KUKURRUKU KURRUKU

KALEJIRAN DABILTZA KUKURRUKU KURRUKU

EGUARRI GAUA OSPATZEN KUKURRUKU KUKURRUKU

JESUS JAIO DA BELENEN KUKURRUKU KURRUKU

1-2 ATZETIK TXITOAK ERE TXIO TXIO TXIOKA

AURREKOEI EZIN SEGI TXIO TXIO TXIOKA

EGUARRI GAUA OSPATZEN TXIO TXIO TXIO TXIO

JESUS JAIO DA BELENEN TXIO TXIO TXIOKA

 2- OPORRAK, OPORRAK

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

OPORRAK, OPORRAK, GABON OPORRAK!

UTZI LANTXOAK DIRA GABONAK (x2)

AMATXO NON DAGO JAIOTZA GORDETA

JESUS TA MARIA ETA ESTALPEA?

NON OTE DA ARTZAIA? ETA NON ARRAIA?

AURRETIK ASTOA GAINEAN LASTOA.

OPORRAK, OPORRAK, GABON OPORRAK!

UTZI LANTXOAK DIRA GABONAK! (x2)

GOI-GOIAN IZARRA ETA AINGERUA,

ERREGEAK ERE BEHATZEN ZERUA.

MELTXOR DA AURREAN, KASPAR BIGARRENA,

TA GURE BALTASAR AZKEN AZKENA!

OPORRAK. OPORRAK, GABON OPORRAK!

UTZI LANTXOAK DIRA GABONAK! (x2)

3- MENDI ALDETIK DATOZ

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

 3-1 MENDI ALDETIK DATOZ

ARTZAIAK ARTZAIAK

BILDOTS BANA HARTURIK

BIZKAR GAINEAN

GABON GAUEAN KANTA,

KANTA ALELUIA

KANTA ALELUIA, ALELUIA

GABON GAUEAN KANTA;

KANTA ALELUIA GAUEAN

3-2 HAUR TXIKI BAT JAIO DA

BELENEN BELENEN

GUZTION JAINKOA DA

POZTU GAITEZEN

GABON GAUEAN KANTA…

3-3 GAUR DALA JAIO JAIO

GAUR DA JAIOTZEA

ZERUKO IZAR EDERRA

DUGU PAREAN

GABON GAUEAN KANTA…

4- ALAKEN

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ALAKEN, ALAKEN

ALA PIKULA TUN PAIRE

ERRESPUN DELA PIKULA TUNPA

ARTZAI TXIKIA MENDIAN ZEN (bis)

ADISKIDEOK!

IKUSI DUZUE ZELAI HORIETAN ARTZAIA

ARTZAI TXIKI ARTZAI HAUNDI

ARTZAI MUTUR LEUNA (bis)

5-OLENTZERO

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

5-1 OLENTZERO JOAN ZAIGU MENDIRA LANERA

INTENTZIOAREKIN IKATZ EGITERA

ADITU DUENEAN JESUS JAIO DALA

LASTERKA ETORRI DA BERRI EMATERA

HORRA HORRA, GURE OLENTZERO

PIPA HORTZEAN DUELA ESERITA DAGO

KAPOIAK ERE BAITU ARRAUTZATXUEKIN

BIHAR MERENDATZEKO BOTIL ARDOAKIN,

BOTIL ARDOAKIN

5-2 OLENTZERO GUREA EZIN DUGU ASE

OSORIK JAN DIZKIGU HAMAR TXERRI GAZTE

SAIHESKI TA XOLOMO MAKINA BAT HESTE

JESUS JAIO DA ETA ERRUKI ZAITEZTE

HORRA HORRA….

6- ATOR, ATOR

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ATOR, ATOR MUTIL ETXERA

GAZTAINA XIMELAK JATERA

GABON GAUA OSPATUTZEKO

AITAREN TA AMAREN ONDOAN

IKUSIKO DEK AITA BARREZKA

AMAREN POZ ATSEGINEZ

ERAGIOK MUTIL AURREKO

DANBOLIN HORRI

GAZTAINAK ERRE ARTIAN

GAZTAINAK ERRE ARTIAN

TXIPLI TXAPLA PUN

GABON GAUA POZIK IGARO DEZAGUN

7- OLENTZERO BURU HAUNDIA

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

 OLENTZERO BURU HAUNDIA

ENTENDIMENTUZ JANTZIA

BART ARRATSEAN EDAN OMEN DU

HAMAR ARRUKO ZAGIA

AI, URDE TRIPA HAUNDIA

TRALARALALA TRALARALALA

AI, URDE TRIPAUNDIA

TRALARALALA TRALARALA