Hileko artxiboak: azaroa 2013

Gaxuxa Elkartearen Azoka Solidarioa

Azaroaren 25ean, 26an eta 27an etxeko jostailu eta objektuak jasoko ditu Kultur Aretoan

Lezoko Gaxuxa Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, Azoka Solidarioa antolatu du abenduaren 2tik 4ra. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, azokaren helburua herriko ume guztiei Gabonetan opari bat jasotzeko aukera baliatzea da.

Azoka Solidarioa trukean oinarrituko da. Horrela izanik, azaroaren 25ean, 26an eta 27an jostailuak jasoko dituzte Kultur Aretoan. Hazitako haurrek utzitako jostailuak edo-eta etxean erabiltzen ez diren jostailuak eramateko deia luzatu dute. Baldintza bakarra dago, jostailuak utzi aurretik egoki zainduta daudela ziurtatu behar da, eta behar bezala funtzionatzen dutela.

Azoka Solidarioa abenduaren 2an, 3an eta 4an zabalduko da, Kultur Aretoan –goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara–. Gero, Azoka Solidarioak irauten duen

egunetan, beste jostailu batengatik aldatzeko aukera izango da.

2.ESKOLAKO MENDI IRTEERA: LENDOÑOGOITI- TOLOGORRI(1075m)- AGIÑINA

Igande honetan, hilak 17, aurtengo 2. txangoa ospatuko dugu Aiaraldean. Urduña ondoko Lendoñogoitin emango diogu irteera honi hasiera. Senda Beltza deituriko igoera bat erabiliz, Aiaraldea eta inguruak ikusteko aukera emango digun Tologorriko tontorrera iritsiko gara merezitako hamaiketakoa dastatzera. Bideak behera egingo du Agiñina herrira arte. Han autobusa hartu eta Amurriora joango gara beti bezela solas eta jolastera.

 Tologorriko mapa