Hileko artxiboak: urria 2013

LOMCEri EZ hitzaldia Herri Eskolan azaroaren 4ean

LOMCE_hitzaldia_tríptico_LezoAzaroaren 4ean 17:00etan, BAIKARAko Imanol Zubizarretak

LOMCEri EZ!! buruzko HITZALDIA eskainiko digu Herri Eskolan.

Nahi duen orori irekia.

——————————————————–

El próximo 4 de noviembre a partir de las 17:00 horas el miembro de BAIKARA Imanol Zubizarreta nos informará sobre la repercusión de  la LOMCE en nuestro sistema educativo. Os invitamos a participar.

Info +: LOMCE_hitzaldia_tríptico_Lezo.pdf

Allerru Mendi taldearen irteerak

AllerruAllerru mendi taldeak aurtengo ikasturterako antolatu dituzten irteeren berri eman digu. Hona hemen egutegia:

2013-2014: ESKOLARTEKO MENDI LEHIAKETA

Urriak 20: Donostian finalista eguna. Lurraldebus, tren edo topoan joango ginateke)

Azaroak 17: Senda Beltzatik Salvadara.11.3km. (Belintxon)

Abenduak 15:Alegia-Intxur(765m) 15.28km.(Trenez).

Urtarrilak 19: Urbasa (Belintxon)

Otsailak 16: Elurretako irteera (Belintxon)

Martxoak ??: Ibilbide neurtua

Apirilak 13: Urkiolagirre,Asuntze,Larrano (Belintxon)

Maiatzak 18: Zumaia-Deba(Flish)14.08km. (Topoan)

Ekainak 15: Allerru festa, Jaizkibel

OHARRA: Irteera hauetan , Haurrak, gurasoen ardurapean egongo dira.

Bakoitzaren esku, bai guraso bai haur, egongo da federatzeko aukera.

Allerru Mendi Taldeko telefonoa: 646728883

Ipuin-kontaketa saioak, urriaren 16tik aurrera Lezoko liburutegian

Zazpi saioa izango dira; guztiak asteazkenetan udal liburutegian 18:30ean

Lezoko Udal liburutegian udazkeneko ipuin-kontaketa saioak antolatu dituzte. Guztira zazpi saioa izango dira: lehena, urriaren 16an, eta azkena, azaroaren 27an. Lau eta zazpi urte arteko umeei zuzendutakoak izango dira, eta guztiak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira, udal liburutegian. Era berean, saio guztiak asteazkenetan izango dira.

Ipuin-kontaketa zikloa Pello Añorgak estreinatuko du, Botila bete kontu kontakizunarekin. Haren ondotik, beste sei kontalari entzuteko aukera izango da. Hauxe da Udazkeneko ipuin-kontalarien egutegia: