Hezikuntza aldizkariaren 25. zenbakia prest!

Eskolako jaiaren bezperan argitaratu dugu Hezikuntzaren 25. alea. Bertan  Lezoko Hezkuntza Publikoa osatzen dugun Haurtxo haurreskola, Lezo Herri Eskola eta Lezo Institutuko ikasleen lanak eta argazkiak topatuko dituzue. 

Aurtengo erreportajean atzerritik gure eskolara eta herrira etorritako lau familien bizipenak ezagutzeko aukera izango duzue. Herritar ospetsu eta  ikasle ohi bati buruzko testuak irakurtzeko aukera ere badago, eta baita Xoxolur mendi taldeak, Talaia Euskara taldeak eta Elkarbizitza-Behatokiak landutako artikuluak ere.

Gure aldetik eskerrak eman nahi dizkiegu Sandra, Madalina, Fayçal, Robiul, Lierni eta Maddaleni gure eskaerei hain jator erantzuteagatik. Eskerrak ere Talaian, Xoxolurren eta Behatokian zabiltzaten guraso guztiei; eta milesker ere  marrazkiak eta lanak egin dituzuen ikasle eta irakasle guztiei, aupa zuek!

Amaitzeko, web honetara ere ekarri nahi dugu editorialean Iñaki Zipitriari buruz idatzitakoa, aurtengo aldizkarian zerbait berezia izan bada, bere heriotzak sortutako hutsunea izan baita.

Hezikuntza 25 aldizkari osoa pdf formatuan.

Aurreko urteetako aldizkariak hemen

 

BERROGEIA BILATZEN jolasaren irabazleak

Aurten Hezikuntza Guraso elkarteak 40 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko eskolako ikasle eta gurasoei marrazkiak egiteko eskatu genien, eta jasotako marrazki guztien artean bi sari banatu ditugu. Irabazleak Kizkitza Lucas eta Nagore Nieva izan dira. Milesker zuen marrazkiak bidaltzeagatik!

Marrazki irabazlea aldizkariko orrialdeetan ezkutatu genuen, eta irudiak aurkitzen laguntzen ziguten lagunen artean 6 sari egongo zirela esan genuen. Baina 40 urte ez dira urtero egiten eta urteurrena ospatzeko Hezikuntza Guraso elkarteak aurten 9 sari banatzea erabaki du parte hartzaileen artean. Aupa zuek eta milesker parte hartzeagatik.

Sarituak hauek zarete:

June Cintero (LH 2), Jon Susperregi (LH 3), Ekhi Susperregi (LH 3), Elaia Arruti (LH 4), Irati Lobete (LH 4), Aratz Cintero (LH5), Irune Fernández (LH6), Nagore Lobete (DBH 3) eta Beñat Balda (DBH 3)

Gogoratu aipatutako 9 lagun horiek Errenteriako Xenpelar liburu dendarako 30 eurotako txartel bana duzuela zuentzat gordeta. (Txartela nola eskuratu dezakezuen azaltzeko imeil bat bidaliko dizuegu aste honetan).

Amaitzeko, milesker jolasean parte hartu duzuen guztioi !

Hezikuntza 24 aldizkaria web orrian

Urtero bezala maiatzarekin batera Lezoko Hezkuntza Publikoaren urteroko aldizkaria argitaratu dugu Haurtxo haurreskola, Lezo herriko eskola eta Lezo Institutuko irakasle eta ikasleen laguntzarekin. Herritarren eta ikasle ohien laguntza ere jaso dugu, eta aurtengoan bereziki norbait eskertu behar badugu, orain dela 40 urte Hezikuntza Guraso elkartea sortu zuten gurasoak eta orduan beraiekin lanean aritu ziren irakasleen laguntza da. Aldizkarian topatuko duzue Lezon eskola publikoa, euskalduna eta herritarra bultzatu zuten guraso eta irakasle haien testigantza. Beste hainbat lan ere topatuko dituzue gure aldizkarian, eta baita gure ikasle, langile eta irakasleen argazkiak ere.

Hezikuntza 24 aldizkari osoa pdf formatuan.

Aurreko urteetako aldizkariak hemen

Herensugeen jolasaren 6 saridunak

Herensugetxoa_Aldizkarian galdu genituen 6 herensugetxoak aurkitzen lagundu diguzuen 6 lagun sarituak hauexek izan zarete:

Enara Martiarena Arozena (LH 1), June Cintero Hernandez (LH 1),   Irati Lobete Sistiaga (LH 3), Ane Jaunarena Cereijo (LH 3), Endika Osa Urkizu (LH 4) eta Irene Jauregi Arrizabalaga (DBH 1).

Herensugeak oraindik aurkitu ez duzuenontzat, esan erantzun duten lagunei esker jakin dugula  4., 22., 33., 37., 48. eta 52. orrialdeetan zeudela ezkutatuta (batzuk 3. orrialdekoa ere jarri dute, eta baliagarritzat eman dugu).

Gogoratu aipatutako 6 lagun horiek Errenteriako Xenpelar liburu dendarako 30 eurotako txartel bana duzuela zuentzat gordeta. (Txartela nola eskuratu dezakezuen azaltzeko imeil bat bidaliko dizuegu aste honetan).

Amaitzeko, milesker jolasean parte hartu duzuen gainontzeko guztioi ere! Ea hurrengo urtean zortea duzuen.

Hezikuntza 23 aldizkaria iritsi da!

Hezikuntza_23_azalaEsku artean duzue Lezoko Hezkuntza Publikoaren urteroko aldizkaria. Bertan topatuko dituzue gure ikasle, langile eta irakasleen argazkiak, baita egunerokoan egiten diren hainbat lanen berri ere.

Gure hezkuntza ez dago hodei batean, herrian txertatuta baizik; hori dela eta, herritarren sormen eta lanetik jaiotako ekimen ugariren berri izango duzue aldizkari honetan: oin, esku, gerri eta behar den guztia mugitzen duten dantzazaleen berri, joaldunen nondik norakoak, Euskara Talaiaren egitasmoak, Zabarre eta Trapujaleren gorabeherak… Oraingoan, ikasle ohi pare bati ere eskatu diogu beren ekarpentxoa egitea, eta zein ederra den zerbait egitea eskatu eta, baietza ez ezik, eskerrak ere jasotzea (mila esker zuei ere, neskak). Halaber, beste gauza askoren artean ere, kanpotik etorritako ama baten esperientziak irakurtzeko aukera izango duzue, fresko-fresko kontatu baitigu nola ari den euskara ikasten.

Ezusteko berezi bat ere badugu, herensugea hurbildu baitzaigu aurtengo aldizkarira. Guregana iristeko muga asko gainditu behar izan baditu ere, ez dira izan polizia, militar zein dirudunek siriar iheslari eta errefuxiatuei jartzen dizkietenak bezain zorrotz, irmo eta hiltzaileak. Jolas bat proposatu nahi dizuegu herensugearen bidez: bakarka, binaka edo familiaren laguntzarekin aldizkaria arretaz eta tentuz irakurtzea eta herensugeak topatzea. Edonon topa ditzakezue; agian, mantal baten poltsikoan, irakasle baten buruan edo haren gorputzaren leku bitxiago batean, letraz inguraturik… Begi-zorrotz eta ikerlari bihurtu une batez, eta, nork daki, saria zuena izan daiteke. Lehen saria, denak topatzea izango da, eta uste dugu horrek pozez beteko zaituztetela. Ondoren, pozik zaudeten guztien artean egingo dugu zozketatxoa. Kontuz herensugeen ahoekin! Paperezkoak badira ere, gehiegi hurbiltzen bazarete, garren berotasuna sumatuko duzue.

Hezikuntza 23 aldizkari osoa pdf formatuan.

Aurreko urteetako aldizkariak hemen

Herensugetxoen jolasa

Hezikuntza_23_HerensugetxoakAldizkarian galdu ditugun 6 herensugetxoak aurkitu ostean, bidali mezu bat non dauden esaten hezikuntza@gmail.com helbidera. Ea ahaztu zuen izen-abizenak eta zein mailetan zaudeten jartzea, maiatzaren 31an 30 eurotako 6 txartel zozketatuko baititugu Errenteriako Xenpelar liburu dendarako.

Necesitamos ayuda para encontrar los 6 herensuges que hemos perdido en la revista. Abrir bien los ojos y mandarnos un mensaje a hezikuntza@gmail.com diciendo donde están los herensuges, no olvidéis poner vuestro nombre y apellidos y en que curso estáis. El 31 de mayo sortearemos 6 vales de 30 euros para gastar en la tienda de libros Xenpelar de Errenteria.

LOMCE – HEZIBERRIK ezarri nahi dituen azterketei buruzko mahai-ingurua

LHko 3. eta 6. mailan  LOMCE-Heziberri azterketak egin nahi dituztela eta mahai ingurua antolatu du Hezikuntzak, Lezo Herri Eskolako Guraso Elkarteak. Hilaren 18an, astelehena, egingo dute  Gezala aretoan 17:00etatik 19:00etara. Baikara eta Berritzeguneko kideek hartuko dute parte mahai inguru horretan.

Deialdiaren helburua azterketen inguruan familiak informatzea, eta Lezoko gurasoek zer egin dezakegun eztabaidatzea da. Hezikuntzak 3. eta 6. mailako gurasoei bereziki, baina baita Herri eskola, institutu eta gaian interesatuta dauden lezoar guztiei ere gonbidatzen die mahai-inguruan parte hartzera.

LOMCE_Mahaingurua_20160418

txartela_cas