2018-10-23

EH TXO! GEHIEGI HITZ EGITEN DUK/N?

Hi txiki, gazte… gaur eskolan euskaraz aritu al haiz hire lagunekin? Eta jolas orduan zenbat lagun aditu dituk/n gaurkoan euskaraz hitz eginez?

Iritsi duk gure ikastetxean hizkuntza-ohiturak aldatzeko garaia, motel! Iritsi dun gure estalpeko zorua orbel gorriz eta laranjaz betetzeko sasoia, neska! Nora begira hago? Noren zain? Iritsi dela EUSKARALDIA Lezora ere, demontre!

Atera ezak/n beraz, armairutik kamiseta gorria edo laranja. Hik hauta: kolorea eta konpromisoa! Baina hautatutakoaren baitan fin joka ezak/n.

Ahobizi izatea erabakitzen baduk/n, euskaraz hitz egingo diek/n eskolako kide denei.

Belarriprest nahiago baduk/n berriz, euskaraz primeran ulertzen du(n)anez, hirekin euskaraz aritzeko esango diek/n kamiseta gorrikoei.

Ez dun/k hain lan zaila ezta? Jarrera kontua baino ez; benetako borondatea eta ahalegin pittin bat behar, gure eskolan euskararen egoera aldatu ahal izateko.

Iaz ikasle talde batek Hizkuntza-Proiektuari honako ekarpen hau egin zioan/nan: “irakasle, guraso eta ikasle denek zerbait egiten badugu, agian denon artean zerbait hobetu dezakegu!”.

– Aita, ama… zuek zer diozue?

 

EUSKARALDIA LEZON DANTZA EUSKARALDIA EITBn

 

Izen ematea hemen: https://euskaraldia.eus/

Lezo Herri Eskola
telefonoa943514804
helbidea
Euskal Herria Plaza 1, 20100 Lezo
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika