2017-12-04

HEZKUNTZA PUBLIKOAN INBERTSIOA HANDITU!!!

ORDEZKAPENAK LEHEN EGUNETIK!

Ba al dakizu zure seme-alabak, bere irakaslea eskolara etortzen ez den bakoitzean (gaixotasuna, prestakuntza, …), eguneko 6 irakasle desberdin izan ditzakeela?

Eta horrela 5 egunez.

KALITATEZKO HEZKUNTZA BATEN ALDE, HAUR GUTXIAGO GELETAN!!

2008tik gaurdaino 39.000 ikasle gehiago daude hezkuntza publikoan eta irakasle kopurua ez da maila berean igo.

Pentsatu duzue sekula, 20 haurretik gorako gelan zein zaila den zure seme-alabaren premiei era egokian erantzutea?

Hau gutxi ez balitz, Haur Hezkuntzan 23 ikasletik gora eta Lehen Hezkuntzan 25etik gorako gelak izateari Legeak argi berdea ematen dio.

BEHIN-BEHINEKOTASUNA GUTXITU!!

Ba al dakizu behin behineko langileen kopuru altua dela eta urtez-urte klaustroak aldaketa handiak izaten dituztela?

 LIBURUTEGIAK BIZIRIK!

Ba al dakizu eskolako liburutegi eta mediatekak sustatu ondoren, giza baliabide gabe uzten ari dela plaza kendu dutelako?

Eskoletako liburutegiak itxiz, nola lortu Hezkuntza Sailak abian jarri duen egitasmo berriak irakurzaletasuna bultzatzea?

 

Arrazoi hauek eta beste hamaika ere baditugu kalera ateratzeko.

KALITATEZKO HEZKUNTZA PUBLIKO BATEN ALDE

BORROKATZEKO

AMA, AITA, AITONA, AMONA

BEHAR ZAITUZTEGU!!

 

Abenduaren 12an eskola greban

Lezo Herri eskolako langileen asanblada

Lezo Herri Eskola
telefonoa943514804
helbidea
Euskal Herria Plaza 1, 20100 Lezo
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika