2017-03-14

ipuiak

Guraso agurgarriak,

Duela 15 urte gure herriko ttikienei zuzendutako  ipuin bilduma argitaratzen hasi ginen, eta 10 zenbaki kaleratu ditugu orain arte. Ipuin bakoitzean Korri, Xalto ta Brinko pailazoak – herriko beste pertsonaia batzuekin batera- Lezorekin eta inguruarekin zerikusia duen abentura baten protagonista dira; hori baitzen gure helburuetako bat: gure haurren fantasia-mundua bertako pertsonaia, leku, istorio eta erreferentziekin hornitzea, alegia.

Zuen seme-alaba zaharrenek, akaso, bere garaian ezagutu zituzten, ttikienek, agian, ez. Haurrak gerora izan dituzuenok –edo Lezora bizitzera etorri zareten guraso berriok- ez dituzue  ipuin horiek ezagutzen.

Bilduma hori aspaldi agortu zenez, 10 ipuinak liburu batean, azal gogor plastifikatuarekin, argitaratu nahi ditugu. Gure xedea lan hori guztia zabaltzea denez, horren prezioa 15 eurokoa izango da, eta lehenengo 100 eskaerek KANTARI eta DANTZAN gure bi diskoak ere jasoko dituzte.

Eskaintza honekiko interesik baduzu, bete ondoko datuak eta Herri Eskolan utzi.

Deskargatu orria

Ipuinen azalak eta sinopsiak gure web orrian, “IPUINAK” atalean, ikus ditzakezue.

Laster arte!


IZEN-ABIZENAK:

 

TELEFONOA:

 

e-posta:


PS: Gogoan izan hau zundaketa bat dela, interes maila ttikia ikusten badugu, ekimena bertan behera utziko dugu.

www.korrixaltotabrinko.com

 

Lezo Herri Eskola
telefonoa943514804
helbidea
Euskal Herria Plaza 1, 20100 Lezo
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika